DEIALDIAK

BEKAK

Sormen beka DA!

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/09/21

BALDINTZAK

  • Sortzaile berrientzat: aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea.
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka

EDUKIA

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

2026an, MUSIKA PROIEKTU bat sarituko da.

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Hitzak dituen sormen-lana bada, euskaraz izan behar da.
  • Ez dira onartuko adimen artifizialarekin sortutako lanak.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Bekaren zenbatekoa: 15.000 €. Sormen-prozesurako eta ondoren gauzatzeko laguntza. Proiektu bakarra sarituko da eta lehiaketa bidez erabakiko da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gerediaga Elkartea

94 681 80 66

Larrasoloeta, 3 (Durango)

gerediaga@durangokoazoka.eus

Durangoko Azoka