DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2020ko udan udalekuak, kanpamentuak eta lanerako eremuak antolatzeko foruko dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/09/24

BALDINTZAK

- Sozietate- eta zerga-egoitza Bizkaian izatea. 

- Erakundeen estatutuetan jasotzea beren helburua haur eta/edo gazteen arloan garatzen dela. 

- Irabazi asmorik gabe eratuta egotea. 

- Jarduera Bizkaiko Lurralde Historikoan egitea, aparteko eduki kulturala izateagatik Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak interes handikotzat jotako kasuetan izan ezik. 

- Agiri bidez frogatzea jarduera egiten den bitartean gertatzen diren ezbeharrak estaltzeko erantzukizun zibileko aseguru-poliza kontrataturik daukatela.

EDUKIA

2020ko ekitaldian diru-laguntzak emateko araudia ezartzea, jarduera-programak antolatu eta garatzeko eta/edo bertan parte hartzeko, baldin eta programak haurren eta gazteen arlokoak badira eta jolas- eta heziketahelburuarekin antolatutako ekitaldietan egiteko badira. Programa horiek udan egin beharko dira, eta honako jarduera hauek jasoko dituzte: 

— Kanpamentu finkoak eta kanpamentu ibiltariak. 

— Udalekuak eta udaleku irekiak. 

— Auzolandegiak.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083920 / 94 4068659

Euskara, Kultura eta Kirol Saila (Rekalde zumar. 30, Bilbo)