DEIALDIAK
DIRU-LAGUNTZAK
Bizkaiko aisialdi eta astialdiko erakundeei 2019.eko udan udalekuak, kanpaldiak eta auzolandegiak burutzeko dirulaguntzak
ITXIA
Aurkezpen-epea
Epea amaituta 2019/06/21
BALDINTZAK
- Sozietate- eta zerga-egoitza Bizkaian izatea.
- Erakundeen estatutuetan jasotzea beren helburua haur eta/edo gazteen arloan garatzen dela.
- Irabazi asmorik gabe eratuta egotea.
- Jarduera Bizkaiko Lurralde Historikoan egitea, aparteko eduki kulturala izateagatik Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak interes handikotzat jotako kasuetan izan ezik.
- Agiri bidez frogatzea jarduera egiten den bitartean gertatzen diren ezbeharrak estaltzeko erantzukizun zibileko aseguru-poliza kontrataturik daukatela.
EDUKIA
2019eko ekitaldian diru-laguntzak emateko araudia ezartzea, jarduera-programak antolatu eta garatzeko eta/edo bertan parte hartzeko, baldin eta programak haurren eta gazteen arlokoak badira eta jolas- eta heziketahelburuarekin antolatutako ekitaldietan egiteko badira. Programa horiek udan egin beharko dira, eta honako jarduera hauek jasoko dituzte:
— Kanpamentu finkoak eta kanpamentu ibiltariak.
— Udalekuak eta udaleku irekiak.
— Auzolandegiak.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Bizkaiko Foru Aldundia
94 6083920 / 94 4068659
Euskara eta Kultura Sail, Rekalde zumarkalea, 30 - 1 (Bilbao)