Eraiki dezagun etorkizun iraunkorra, Bat egin ReActívate+ ekimenarekin!

Gizarte-konpromisoa Osasuna eta ongizatea

BerrAktibatu+ bizi ohituren aldaketa eta ingurumen-iraunkortasunaren aldeko herritarren partaidetza sustatzeko ekimena da.

Eman izena BerrAktibatu+ programan,. Online programa erraz honen bidez, honako helburuak lortzeko informazio praktikoa lortuko duzu:

  • Gutxiago kutsatzea.
  • Ura eta energia aurreztea.
  • Modu iraunkorrean erostea.
  • Hondakin gutxiago sortzea.
  • Ekonomia soziala bidearatzea.
  • Modu iraunkorragoan mugitzea.
  • Garapen Iraunkorrearako Helburuak lortzen laguntzea (NBE).

Jaso itzazu doan zure kontsumo ohiturak hobetzeko aholkuak: dirua aurreztuko duzu eta ingurumenean gutxiago eragingo duzu.

Aktibatu+ programaren jarraipena da.  4.000 familiak, 112 udalerrik, 66 ikastetxek eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten horretan, 57.000 pertsona aritu ziren guztira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP), Metro Bilbaorekin, Eroski Taldearekin eta “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin elkarlanean garatua. Global Action Plan (GAP) izeneko planean oinarritua dago.

Oraingo honetan Euskadin garatuko da 2018. eta 2021. urteen artean, eta berriro ere unibertsitate, ikastetxe, etxe eta erakunde publiko nahiz pribatuen bidez hedatuko da. Hainbat gai landuko dira, uraren kontsumo arduratsua, mugikortasuna, erosketa iraunkorrak, hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumoa, elikadura, besteak beste.

Izena eman nahi duten familiek edo etxeek programaren webgunean egin dezakete: www.reactivate.eus. Behin erregistratuta, plataformak eguneroko ohituren iraunkortasuna ebaluatuko du eta, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz. Mundu iraunkorrago bat etxe iraunkorrago baten ondorio da.

Izan zaitez eko-arduratsua Euskadiren etorkizunarekin

Argibide gehiago

https://reactivatemas.eus/

“Izan zaitez eko-arduratsua Euskadiren etorkizunarekin”