DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Think Big 2024 Enpresa ideien lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/05/24

BALDINTZAK

Bizkaiko Campuseko edozein fakultate edo eskolatan matrikulatuta dauden ikasleek eta EHUko beste campusetan izena emanda dauden Bizkaian bizi direnek eska dezakete.

EDUKIA

Ekintzailea bazara eta enpresa ideia bat baduzu, Think Big!-era aurkeztu behar zara!

Lehiaketa honek Bizkaiko Campuseko unibertsitarien artean ekintzailetza piztea du helburu. Ikasleak animatzen ditu komertzialki irteera duten produktu eta zerbitzuak kudeatzera, beraien lan esperientzia eta jakituria aplikatzeko.

Lau sari ekonomiko emango dira: 3000 €, 2000 €, eta 1000 € (3.eta 4.a). Gainera, ideia irabazlearen talde sustatzaileak prestakuntza eta aholkularitza jasoko du finantzaketa bilatzeko; horrez gain, Zitek Programaren hiru mintegietako batean lan-espazio bat ere izango du.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Zitek

94 601 27 51

Zitek