Gazteei zuzendutako telefono bidezko laneko orientazio-zerbitzua sortu da

Enplegua eta ekintzailetza

Zerbitzua 16 eta 30 urte bitartean dituzten, Txorierrin bizi diren eta enplegu bila ari diren gazteentzat da.

Txorierri eskualdeko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, telefono bidezko orientazio-zerbitzu berri bat jarri dute martxan Gaztedi Bizkaia programaren barruan, eskualdeko gazteei une zail hauetan enplegua bilatzen laguntzeko.


Ekimen hau martxan egongo da Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean, abisu berriren bat jaso arte, eta honen bidez erantzuna emango diegu enplegu-bilaketa aktiboa egiten ari diren gazteei. Horrez gain, gazteekiko komunikazio zuzena indartzea ere badu xede, enplegu-bilaketa hobetzeko ekintzei buruzko informazioa ematen jarraitzeko, baita Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten beste ekintza batzuei buruzko informazioa ere.
 

- Arreta pertsonalizatua
- Enplegua bilatzeko estrategia indibidual baten diseinua
- Interesdunaren profil profesionalaren zehaztapena, lan-merkatuaren egungo beharretara egokituta
- Laneko helburuak sortzeko laguntza
- Curriculum vitaea egiteko laguntza
- EGAZ Txorierrik eskura dituen enplegua bilatzeko baliabideetarako sarbidea
- Laguntza emozionala


Horrez gain, zerbitzuak orientatzaile bat jartzen du interesdunen esku. Orientatzaile horrek pertsona bakoitzaren egoeraren diagnostikoa egingo du, enplegua bilatzeko eta norberaren egoera pertsonalera egokitzen diren jarraibide espezifikoak sortzeko. 

Izena emateko formularioa             Informazio gehiago