Egin ezazu zure uda ahaztezin

Osasuna eta ongizatea
Eguraldi onarekin batera kanpoko jaialdiak, musika eta kirolak heltzen dira Bizkaiara
Uda Bizkaira heltzen da era guztietako jarduerekin. Ekaineko, uztaileko eta abuztuko egun luzeak eta gau motzak ezinhobeak dira atseden hartzeko, dibertitzeko, kanpora ateratzeko, familiarekin eta koadrilarekin denbora pasatzeko eta hondartzez, mendiez, herriez eta Bizkaiak zuretzat duen onenaz gozatzeko.
Hona hemen Bizkaiak uda ahalik eta gehien aprobetxatzeko eskaintzen dizkizun jardueretako batzuk:
Goazen jaialdi batera! Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bilbao Blues jaialdia hemen da. Uztailaren 25tik 28era zatoz Bilboko Areatzara kalean bertan eskainiko diren adin guztietarako eta doako kontzertuetara.
Heavya gustoko baduzu, Abadiñoko Koba Live-n ekainaren 21 eta 22an gozatu dezakezu. Uztailan ere, 11tik 13ra, Kobetamendiren festa erraldoia izango da Bilbao BBK Live jaialdiaren luxuzko kartelarekin, adibidez, Massive Attack, The Prodigy, Air eta Los Planetak buru direla.
Getxo Jazz jaialdiaren programak nazioartean ospe handia duten pertsonez, Europako etorkizun oparoko gazteez eta euskal taldeez beteta dator, udalerriko udako airea jazzez betez. Sartu estekan zure sarrerekin eta jaialdiko programa osoarekin egiteko.
Eszenatokira ateratzea nahiago baduzu eta zure alde sortzailea erakutsi, prestatu tresnak eta aurkeztu zure lana Bilbao Blues Festival 2024 jaialdiaren hirugarren edizioan, uztailaren 25etik 28ra. Izena eman nahi baduzu, ekainaren 9ra egin dezakezu!
Zinebik uztailaren 15era arte film laburren txapelketan eta abuztuaren 31era arte opera primako film luzeen lehiaketan parte hartzeko epea irekita du. Atera barruan duzun arte guztia, eman azken ukituak eta aurkeztu zure lana.
Bizikleta-bideak. Zure bizikletarekin gozatzeko ezagutu itzazu bidegorriak, berdeguneak eta errepide-ibilbideak. Bizkaia osoan 14 ibilbide dituzu eta zure mailara hobekien egokitzen dena aukera dezakezu.
Bizi uda zure komunitateari lagunduz, bizi uda solidario bat, partekatu zure aisialdia ekimen solidarioetan parte hartuz. Bizkaia Gararen webgunean, hainbat jardueretan eman dezakezu izena: auzolandegiak, Bizkaiko erakundeetako boluntariotza, turismo solidarioko ekintzak, aisialdiko taldeak eta abar.
Bizkaia eta bere kultur ondarea hobeto ezagutu nahi badituzu, ezagutu Gurean Zeurea, Vive lo que somos. 2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira.
'Ibilbide Historikoak' bisita gidatuen programak ibilbide hauek proposatzen ditu: Ibilbide arkeologikoak Urdaibaiko aztarnategietan, burdinoletako bideak Lea eta Barbadun ibaietan eta Bizkaiko Zin-bidea. Guztira 8 plan dira, ekainetik irailera bitartekoak, Bizkaiko leku ezezagunak, normalean bisitatu ezin diren leku paregabeak eta bereziak ezagutzeko.
Eta jakin nahi baduzu zein herritan ospatzen diren jaiak, hemen kontsulta dezakezu.
Gogoratu, gainera, BizkaiUp aplikazioan, Androiderako eta IOSerako eskuragarri, udako jardueren agenda osoa, hondartzen egoera eta gehien interesatzen zaizkizun berriak dituzula.
Eta VisitBiscay webgunean oraindik ere ezagutzen ez dituzun Bizkaiko txoko guztietan gozatzeko planak aurkituko dituzu.
"Aurtengo udan, gozatu Bizkaiak zuretzat duen onenaz"