Uda Solidarioa bizi!

Uda honetarako esperientzia paregabeen bila zabiltza? Bizi uda solidarioa

Partaidetza

BizkaiaGaran, aparteko abentura batean murgiltzera gonbidatzen zaitugu, zure bizitza aldatuko duten hainbat ekimen solidario zure eskura jarriz.

Ziur aurtengo UDA nola gozatu jada pentsatzen eta planifikatzen ari zarela, ezta? Bada, zure planen artean elkartasunak hutsune bat badu, hau da zure lekua.

BizkaiaGara-n hilabete hauetarako programatutako udarako ekimen solidarioei buruzko informazioa eskaintzen dizugu: auzolandegiak; turismo solidarioa; boluntariotza Bizkaiko erakundeetan; brigadak; aisialdiko eta hezkuntzako denbora libreko jarduerak; familia-harrerak.

Hemen, udan sortzen diren boluntario-behar eta aukera guztiak taldekatu eta ordenatzen ditugu, interesdun orok aukera izan dezan bere oporren zati bat proiektu solidarioren batean laguntzeko.

Gogoratu hurrengo hilabeteetan astero joango garela elkartasunezko ekimenen eduki berria gehituz. Informazio guztia gure webgunean kontsulta dezakezu.

Argibide gehiago

Bizkaia Gara

Sartu BizkaiaGaran eta ezagutu uda ahaztezin batez gozatzeko prestatu dugun guztia.