DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

Urdaibaiko itsasertza garbitzeko jardunaldia ekainaren 8an

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2019/06/08

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak , Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak -Urdaibaiko Biosferako Erreserbaren zerbitzuaren bitartez- eta Bermeoko Urpeko Kirol-taldeak “Zero Plastiko Urdaibai” izeneko ekimena jarri dute martxan. Jardunaldi hori datorren ekainaren 8an egingo da, eta helburua da Erreserbaren itsasertza garbitzea eta bertako zaborrak jasotzea. 3.000 boluntarioren inplikazioa beharko da eta ozeanoetan eta itsasoetan plastikoarekin dagoen arazoaren gainean sentsibilizatu nahi da.


Jarduera goizean zehar egingo da, San Juan de Gaztelugatxetik Elantxobera arte doan itsasertzeko eremuan. Eremu hori 14 zatitan banatuko da, eta horietako bakoitzean kontrol-puntu bat instalatuko da, parte-hartzaileei eskularruak eta zabor-poltsak emateko. Lehorreko jarduerarekin batera, itsasoan ere zaborrak batuko dira, Izaro Sub Kirol-taldeko urpekarien eskutik eta gertuko portuetan atrakatutako itsasontzietako laguntzarekin.


Eman izena Urdaibaiko itsasertza garbitzeko

DEIALDI-EGILEA

Zero Plastiko Urdaibai

94 687 04 02

Ekoetxea Urdaibai, Barrio San Bartolomé, 35 ( Busturia)

info@zeroplastikourdaibai.eus

Zero Plastiko Urdaibai