DEIALDIAK

BEKAK

Zilarrezko Ekonomiarako 2022-2023 Bizkaia Programa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2022/10/28

BALDINTZAK

1. Zilarrezko ekonomiarekin lotutako jakintzetan sakondu nahi duten tituludun unibertsitarioak, betiere, honako eskakizun hauetakoren bat betetzen badute:
  • a) Bizkaian jaiotakoak izatea.
  • b) Auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea eta eskabideak aurkezteko epea ireki aurre-aurretik 12 hiletik gorako antzinatasuna edukitzea. Dena dela, zenbaketa horren inguruko salbuespenak onartu ahal izango dira, ikasketengatik edo lanagatik izangaiak aldi batean Bizkaitik kanpo bizi behar izan badira.
  • c) Bizkaiko unibertsitateren batean ikasi izana.
  • d) Nahikoa izangairik egon ezean, salbuespenez kontuan hartu ahal izango dira aurreko idatz-zatiak (a, b edo c) betetzen ez dituzten eta Bizkaiko Lurralde Historikorako erroketa sustatzen duten elementu pertsonal edo profesionalak dituztela argi eta garbi justifikatzen duten izangaiak.
2. Eskabidea egitea eta onartuak izatea. 2022-2023ko ikasturtean unibertsitate batek Bizkaian zilarrezko ekonomiaren arloan emandako unibertsitatemasterreko ikasketak egiteko. Gutxienez irakastorduen %60 eman beharko dira aurrez aurre.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak Zilarrezko Ekonomiarako 2022-2023 Bizkaia Programaren deialdia ireki du, Bizkaia Talentek kudeatuko duena, goi-mailako prestakuntzadun pertsonei zuzendua, zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza espezializatua egin dezaten eta, horrela, euren gaikuntza hobetu dezaten eta egoera global berrira hobeto egokitu daitezen.

Programak zilarrezko ekonomiaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan biztanleen zahartzapenaren erronkak eta horrekin lotutako produktuen zein zerbitzuen eskaera handiagoak sorrarazten dituen premiei erantzuteko gai izan daitezen.

Programak zilarrezko ekonomiako espezializazio-masterrak finantzatuko du zati batez 2022-2023 ikasturterako.

Beka kopurua: 23

Bekaren zenbatekoa: 5.400 euro

Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira.

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Oinarriak (PDF 676 KB)

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 479 54 28

Bizkaia Talent

bizkaiaeconomiaplateada@bizkaiatalent.eus

Bizkaiatalent