2021(e)ko urriaren 09(a) 13:16

Berdintasunari buruzko umore grafikoaren eskola-lehiaketara 200 bineta baino gehiago aurkeztu dira

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Gaur goizean egin da JA! Jaialdiaren barruko lehiaketa honen sari-banaketa. Aldundiak ekimen honi laguntza ematen jarraitzen du. Zazpigarren ediziora heldu da jada, eta Bizkaiko eskola-umeen arteko desberdintasunari buruzko kontzientzia kritikoa sustatzen du.

JA! Bilbao.

Laespadak: Oso garrantzitsua da binetak sortzeko egiten duten hausnarketa

JA! Umorezko Literaturen eta Artearen VI. Nazioarteko Jaialdiaren barruan egin da berdintasunari buruzko umore grafikoaren eskola-lehiaketa. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak babesa eman dio, beste urte batez, eta aurtengo edizioan 212 bineta aurkeztu dira.

Lehen Hezkuntzako 6. mailatik DBHko 4. mailara arteko ikasleen sari-banaketa gaur goizean egin da, eta bertan izan dira sail horretako diputatu Teresa Laespada eta JA! jaialdiko idazle eta zuzendarikide Juan Bas.

Laespadak adierazi du oso garrantzitsua dela eskola-umeek binetak sortzeko egiten duten hausnarketa, desberdintasunak aztertzen dituztelako eta umorezko diskurtso bat eraikitzeko ahalegina egiten dutelako.

Jaialdiaren filosofiarekin bat, umorea kultura- eta hezkuntza-tresna bat da, eta funtsezko baliabidea izan daiteke geletan adimena eta sormena garatzeko. Era berean, lengoaia horren bitartez, ikasleek ikuspegi kritiko berri batetik aztertu eta interpretatu dezakete errealitatea.

Honako hauek jaso dituzte sariak: Saida Belbaroudi Vaca (6. LH/EP, Mujika Eskola), Javier Díez Valle Inclán (1. DBH, Nuestra Señora de la Merced Ikastetxea), Oihane Menchaca Perales (2. DBH, Nuestra Señora de la Merced Ikastetxea), Nerea Martínez de Artaza (3. DBH, Nuestra Señora de las Mercedes) eta Uxue Rodríguez (4. DBH, San Pedro Apóstol Ikastetxea).

COVID-19ak sortutako pandemia-egoera gorabehera, 212 bineta aurkeztu dira:

  • Lehen Hezkuntzako 6. mailako kategorian 14 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 1. mailako kategorian 52 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 2. mailako kategorian 87 bineta aurkeztu ziren
  • DBHBHko 3. mailako kategorian 42 bineta aurkeztu ziren
  • DBHko 4. mailako kategorian 17 bineta aurkeztu ziren