2023(e)ko maiatzaren 08(a) 10:00

Irekita dago UdaTIK BiscayTIKen udaleku teknologikoan izena emateko epea

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

UdaTIK doakoa da, 9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago; Getxoko BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan egingo da, uztailaren 3tik 14ra, goizez.

UdaTIK

BiscayTIK Fundazioak berriz antolatu du UdaTIK, teknologian eta informatikan interesa duten eta Bizkaian bizi diren 9 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzako udaleku teknologikoa. Campusa Getxoko BiscayTIK Fundazioaren instalazioetan egingo da uztailaren 3tik 14ra, goizez, eta doakoa izango da. Izena emateko epea astelehenean ireki da, maiatzak 8.

UdaTIk teknologian eta informatikan interesa duten neska-mutilentzat da, eta aukera emango die programazioan, diseinu grafikoan eta Internet ingurunean trebetasunak garatzeko; ez da beharrezkoa izango aurreko ezagupenik izatea. Aplikazioak eta jokoak programatzen ikasiko dute, egokitutako lan-saioetan eta talde txikietan.

Inskribatzeko epea maiatzaren 8ko 10:00etan hasiko da, eta ekainaren 22ko 12:00etan amaituko. Leku-kopurua mugatua da; 32, gehienez.

Informazioa eta izen-emateak