2018(e)ko abenduakren 09(a) 10:00

Aldundiak 150.000 eurorekin lagunduko ditu gizarte-berrikuntzako proiektuak gazteen elkartegintza eta parte hartzea sustatzeko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Oraingo hau hirugarren deialdia dute Gaztedi Bizkaia 2020 proiektuan kokatutako laguntza hauek, zeinek aurreko urteetan oso harrera ona izan duten, 17 proiektu bultzatu dituzte eta. Diru-laguntza hauek eskatu nahi dituzten elkarteek, elkarte-federazioek eta irabazi asmorik gabeko fundazio pribatuek aukera izango dute bihartik aurrera eta 2019ko urtarrilaren 25era arte, eskaera egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak 150.000 eurorekin lagunduko ditu gizarte-berrikuntzako proiektuak, bai gazteen parte hartze aktiboa eta gazte-elkartegintza sustatzekoak, eta bai (produktuak, zerbitzuak, ereduak) egiteko modu edo ideia berriak garatzea eta inplementatzea eskatzen dutenak ere. Laguntza hauek, zein eskatu daitezkeen bihartik aurrera eta 2019ko urtarrilaren 25era arte, lehenengo aldiz 2016an jarri ziren abian, eta aurreko bi deialdietan oso harrera ona izan dute, eta 17 proiektu lagundu.

Asteon onartutako diru-laguntzei esker, 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako, eta datorren urtean gauzatzeko diren, proiektu batzuk finantzatuko dira, gazteen eta elkarteen arteko lankidetzan eta sormenean oinarritutakoak, eta, gainera, gizartearentzako oro har onuragarriak izateaz gain, gazteen ekiteko gaitasuna hobetu eta komunitatean parte hartze aktiboa erraztuko dutenak.

Diru-laguntza hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia 2020 proiektuan kokatzen dira, eta proiektu horren helburua gazteen eskubideak bermatzea eta autonomia indibidualerako gaitasuna eta gizartean parte hartzea handitzea da, gazte horien emantzipazioa eta integrazioa lortzeko berariaz diseinatutako ekintzen bidez. Estrategia honek, beraz, gazteei tresna batzuk eskaini nahi dizkie pertsona gazte gisa garatzen eta helduarora igarotzeko bidean laguntzeko.

Diru-laguntza hauetarako eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Nagusian aurkeztu ahalko dira astelehenetik ostegunera, 08:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era, eta ostiraletan 8:30etik 13:30era. Bide telematikoa erabilita ere aurkeztu ahalko dira, onartutako sinadura elektronikoaren bidez, honako honetan: www.bizkaia.eus.