2018(e)ko azaroakren 22(a) 12:46

Aldundiak eta Bizkaiko klubek 2019rako F11 femeninoa modalitatea abian jartzea erabaki dute

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Foru Erakundeak 2018-2019 denboraldi honetarako bi txapelketa egitea proposatzen du, udazkenekoa eta udaberrikoa, honako ezaugarri hauekin: udazkeneko txapelketa urria eta urtarrila artean jokatuko litzateke F7 eta F9 modalitateetan; beste alde batetik, udaberriko txapelketa otsaila eta maiatza artean jokatuko litzateke eta neskek F7 eta F11 modalitateetan jokatuko lukete eta, nahi duten taldeek, F9 modalitatean.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta futboleko klub bizkaitarrek bilerak egin dituzte azken aste hauetan neskek F11 modalitatean jarduteko kluben eskabide batzuk aztertzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaera hori aztertu du denboraldi honetan emakumezkoen Bizkaiko futbolari erantzun egokia ematearen ondoreetarako.

Bilera horietara nesken futboleko kategoria infantilean jokatzen duten erakundeak deitu ziren eta ondorio moduan ikusi zen kirol erakunde guztien borondatea dela berariaz emakumezkoenak diren lehiaketetan parte hartzea eta egoera hori dela parte hartzen duten neskentzat egokientzat jotzen dena. Topaketa horien beste ondorio baten arabera antzematen da Bizkaian dauden taldeen kopuruaren eta tipologiaren arabera oso zaila dela talde horiek guztiek dituzten interesei eta beharrizanei era doian erantzutea txapelketen antolakuntzari dagokionez.

Parte hartzen duten taldeen sentsibilitate, beharrizan eta interes guztiei erantzun ahalik eta egokiena eman ahal izateko Bizkaiko Foru Aldundiak 2018-2019 denboraldi honetan bi txapelketa egitea proposatzen du, udazkenekoa eta udaberrikoa, honako ezaugarri hauekin: udazkeneko txapelketa urria eta urtarrila artean jokatuko litzateke F7 eta F9 modalitateetan; beste alde batetik, udaberriko txapelketa otsaila eta maiatza artean jokatuko litzateke eta neskek F7 eta F11 modalitateetan jokatuko lukete eta, nahi duten taldeek, F9 modalitatean. Kasu horretarako inskripzioa egiteko bigarren aldi bat emango litzateke, izena ematea baino ez, hau da, zein modalitatetan eta zenbat talderekin parte hartuko den.

Bizkaiko Foru Aldundiak azterlan bat egingo du futbol femeninoan lan egiten duten kirol talde guztiekin; azterlan horrek Bizkaian futbol femeninoaren garapenean, hazkuntzan eta finkapenean eragina duten faktore guztiei buruzko informazioa jasoko da informazio horren iturri nagusi moduan egunero arloan lan egiten duten pertsonak eta erakundeak hartuta.

Azterlan hori Bizkaiko Futbol Femeninoaren Ereduari buruzko Hausnarketa-Jardunaldiaren abiaburua izango da. Jardunaldia 2019ko Aste Santuan egingo da eta bere amaierako xedea Bizkairako eredu bat adostea izango da, lizentzien kopurua gehitzeko balioko duena eta, halaber, kirolaren praktikari jarraikortasuna emateko beharrezko baldintza den etorkizuneko futbolarien prestakuntza hobetzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Futbol Federazioarekin eta klubekin adostuta, F9 modalitatea jarri zuen abian, orduan uste izan zelako F9 modalitatea ona zela nesken kirol garapenerako. Beraz, F9 ezartzeko erabakia klubekin eta Federazioarekin aztertu, alderatu eta adostu zen eta horren ondorioz jarri zen abian duela lau urte.

Foru Erakundeak etenik gabe egin du lan eskolako adinean dauden neskentzako txapelketak sortzen; bide hori F7 modalitatearekin hasi zen, oraintsuago F5 ezarri zen eta duela hiru denboraldi hasita F9, kluben eta Federazioaren laguntzarekin.

F9 modalitateak lau urte daramatza indarrean eta denbora honetan bere funtzionamendua baloratu da klubekin eta Federazioarekin bilerak eginda eta harremanetan egonda modalitate horiei guztiei buruzko bidezko erabakiak hartzearen ondoreetarako, betiere nesken eta mutilen garapenerako onak direnak. Eta duela gutxi onartutako Berdintasunareko Foru Arauarekin bat dator aurrekoa, hau ezartzen baitu: Bermatuko dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa txertatzen dela eskola-kiroleko programan, haren diseinuan eta gauzatzean, eta eskola-ume diren nesken kirol-praktika indartzen dela ekintza eta programa espezifikoen bidez.