2018(e)ko azaroakren 01(a) 08:00

Kultura Bizkaia eta Eskoziaren arteko harremanak sendotzeko giltzarria

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua eta bere taldea herrialdeko arte eszenikoen munduko jaialdirik garrantzitsuenetakoetako (“Fringe” edo “Creative Scotland”, esaterako), Eskoziako sorkuntza- eta kultura-industriak garatzeko arduraduna den Gobernuaren agentziako edo Edinburgoko Scottish Poetry Library nazioarteko jaialdiko arduradunen gisako kultura arloko hainbat eragile eta kudeatzailerekin bildu dira. Gainera, Bizkaiko ordezkaritza Eskoziako kultur ondarearen kudeaketaz arduratzen den Historic Enviroment Scotland erakundeko arduradunekin batu da.

Lorea Bilbao, Eskoziako ministroa Ben Macpherson eta Bilboko Koral Elkarteko ordezkariak

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua buru duen Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza Edinburgon egin den Fair Saturday ekimenaren nazioarteko aurkezpenera bertaratu da. Ekimena Bizkaiko gazteen talde batek bultzatu zuen eta, lau urteko ibilbidearen ostean, beste zenbait herrialdetan finkatuz doa. Ekimen hori hasiera batetik babestu duen foru erakundeak ekimenaren sustatzaileekin bidaiatu du. Eskoziako hiriburuan egin duen egonaldian zehar, bertako erakunde arduradunekin eta kultura arloko hainbat eragile nagusirekin harremanak mantentzeko aprobetxatu du, horiekin ezarri daitezkeen balizko lankidetzak eta sinergiak aztertuz.

Euskara eta Kulturako diputatua eta bere taldea herrialdeko arte eszenikoen munduko jaialdirik garrantzitsuenetakoetako ("Fringe" edo "Creative Scotland", esaterako), Eskoziako sorkuntza- eta kultura-industriak garatzeko arduraduna den Gobernuaren agentziako edo Edinburgoko Scottish Poetry Library nazioarteko jaialdiko arduradunen gisako kultura arloko hainbat eragile eta kudeatzailerekin bildu dira. Gainera, Bizkaiko ordezkaritza Eskoziako kultur ondarearen kudeaketaz arduratzen den Historic Enviroment Scotland erakundeko arduradunekin batu da.

Ben Macpherson Eskoziako ministroarekin egin zuten bileran kezkak, esperientziak eta kultura-proiektuak partekatu zituzten. Hainbat ekitalditara joan ziren ministroarekin, eta ministroak, era berean, etorkizuneko proiektuetan Bizkaiarekin lankidetzan aritzeko interesa erakutsi zuen eta, Fair Saturday gisako ekimenen balorazio positiboa adierazi ostean, Bilboko Koral Elkarteko gazteen Euskeria abesbatzaren jarduketekiko eta Nevis Ensemble orkestrarekin egindako lankidetzarekiko gogobetetasuna azpimarratu zuen.

Lorea Bilbao diputatuak eta Andoni Iturbe Kulturako zuzendari nagusiak, bestalde, Dundee bisitatu zuten. Udalerri horrek Bilbo du erreferente gisa, eta berriki zabaldu duten Arte Garaikideko Museoaren bitartez, hiriaren eraldaketa gauzatu nahi dute. Kulturako diputatuak eta zuzendari nagusiak bilera bat egin zuten John Alexander udalerriko alkatearekin. Horrek, gero, museorako bisitan lagundu zien eta inguruan gauzatu nahi duten birsorkuntza erakutsi zien.