DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Piscine Discovery, 42 Urduliz

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/06/23

BALDINTZAK

42 Urduliz parte hartzeko ez duzu aurreko ezagutzarik behar ez inolako titulaziorik, 18 urtez gorakoa izan eta ikasteko gogoa, jarrera eta iraunkortasuna edukitzea baino ez.

EDUKIA

42 Urdulizetik, Piscine Discovery izeneko esperientzia disruptibo presentzial batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Esperientzia horri esker, lehen pertsonan zer den esperimentatu ahal izango duzu, % 100 doan. Hori guztia, ezagutza tekniko batzuk ikasi eta zeharkako trebetasunak garatzen dituzun bitartean. Hasteko: HTML, CSS eta Javascript. 5 egunetan programazioko ezagutzak eskuratuko dituzu eta, gainera, parekoen arteko lanaren magia esperimentatuko duzu. Bost eguneko esperientzia bizi honetaz gozatu nahi duzu?

Ekainaren 26tik 30era, astelehenetik ostiralera, 42 Urdulizko campusean (Bizkaia). Helbidea: Aita Gotzon kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.

Ordutegia: 9:00etatik 18:00etara.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Telefonica fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia

Torre Urduliz, Aita Gotzon, 37 (48610 Urduliz)

42 Urduliz