DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

LEHIAKETAK

B Venture: zure proiektua ezagutu nahi dugu

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/06/30

EDUKIA

Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren aurtengo edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da.

B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 25 finalista aurrehautatuko ditu.

Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat jarraituko dute. Programa horretan, negozio-eredua eta plan operatiboa berrikusiko dituzte, eta proiektuen defentsa prestatuko dute.

Beste hautaketa baten ondoren, 20 startupek finantzaketa-erronda bat hasteko aukera izango dute urriaren 15an eta 16an, B-Venturen, eta bilera pertsonalak izango dituzte inbertitzaileekin eta enpresekin. Halaber, 12 hilabeteko laguntza izango dute negozio-eredua martxan jartzeko, Euskalduna Jauregiko erakustokian stand bat jartzeko eta El Correon eta bventure.com-en ikusgai jartzeko.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

El Correo

B Venture