DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

null Barriek: Urtzi Urkixoren erakusketa eta tailerra

DEIALDIAK

JARDUERAK IKASTARO ETA TAILERRAK

Barriek: Urtzi Urkixoren erakusketa eta tailerra

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2022/01/23

EDUKIA

Rekalde Aretoak URTZI URKIXOren Erinnerung-Gogoratzen dut aurkezten du, barriek 2021 programaren barruan; programa horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualetako bekez gozatu duten artistek egindako lanen hautaketa bat erakusten du.

Erakusketan 2020. urtearen hasieratik gaur egunera arte egindako lan-sorta bat ikus daiteke , ardatz komun batekin: eskuz inprimatutako argazkia, paper gaineko serigrafian. Ekoizteko garaia dela eta, obra gehienak Covid-ak eragindako egoeraren aurreko erantzun gisa beha daitezke.

Obrak Berlinen (tailer propioa eta Künstlerhaus Bethanien-eko serigrafia tailerra) eta Bilbon (BilbaoArte Fundazioaren serigrafia tailerra) ekoiztu zituen egileak.

Urtzi Urkixorekin tailerra: 2022ko urtarrilak 20an, 18:00etatik 20:00ak arte.

Urtzi Urkixok serigrafia ariketa bat egiteko behar diren material eta baliabide guztiak ekarri ditu Rekalde Aretora. Jarduera honetan Erinnerung – Gogoratzen dut erakusketa bisitatuko da, artistak erabilitako hizkuntza eta teknika hurbiltzeko asmoz. Bertaratzen direnek beren irudiak konposatu ahal izango dituzte, artistak utzitako koloreen eta irudien konposizioa aukeratuz eta etxera eraman ahal izango duten paper baten gainean estanpatuz.

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduareki

ARGIBIDE GEHIAGO

Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 06 85 32

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus 

Rekalde Aretoa