DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaia sortzailea

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/06/12

BALDINTZAK

  • Jarduera nagusia industriaren, bideojokoen, modaren eta ikus-entzunezko sektorearen esparruetan garatzen duten Bizkaiko enpresa sortzaileak.
  • BiDCen identifikatutako sektoreren bateko enpresa edota profesionalak biltzen dituzten Bizkaiko irabazteko asmorik gabeko elkarteak, honako hauei lotutakoak, besteak beste: arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoa, komunikazioa, eduki digitalak, diseinua, barne-diseinua, moda eta bideojokoak.

EDUKIA

Sormen industriarekin -bere aplikazio eremu guztietan- lotutako jarduera ekonomikoko sektore sortu berriak bultzatzeko laguntzak.

Estaltzen dituen gastuak

  • Enpresa sortzaile bat sortzeko.
  • Existitzen den enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzaile berri bat dutenak eta enpresaren jarduera modu argian dibertsifikatzen dutenak, edo, bestela, proiektu bat egitea, zeinak aurretik dagoen negozioaren eskalabilitatea edo produktuaren/zerbitzuaren estandarizazioa egiteko aukera ematen duen.
  • Lehendik zeuden enpresa sortzaileen kasuan, jada garatutako produktu sortzaileak nazioarteko merkatuetan sartzeko.
  • Enpresa sortzaileen fakturazioa edota enplegua eta gaitasun profesionalak hazteko proiektuak garatzeko.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 80 08

enpresasustapena@bizkaia.eus

BEAZ