DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

BEKAK

2023-2024 Bizkaia Trantsizio Energetikoa Programa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/10/30

BALDINTZAK

  • Bizkaian jaiotakoa izatea edo auzotasun administratiboa Bizkaian edukitzea 36 hiletik gorako antzinatasunarekin.
  • Eskabidea egitea eta onartuak izatea, 2023-2024ko ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate batek trantsizio energetikoaren arloan emandako unibertsitate-masterreko ikasketak egiteko.

EDUKIA

Programak trantsizio energetikoaren sektorean prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena ahalik eta maila handienean sustatzea du helburu, Bizkaiak profesional prestatuak eduki ditzan energia-iturri berriak garatzen laguntzeko eta energiaren sorkuntzaren eta kontsumoaren kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzeko.

Hautatu daitezkeen unibertsitate-masterretako irakas-programa trantsizio energetikoko prestakuntza espezializatua sortzeko egon beharko da diseinatuta, eta honako alderdi hauek sustatu beharko ditu, besteak beste: energia-modu berrien garapena, erregai fosilen erabilera eta berotegiefektuko gasen isuria murrizteko; sistema elektronikoak; teknologia berriak; robotika; sistema energetiko jasangarri eta eraginkorrak; hornikuntza eta hornidura energetikoaren segurtasuna; sorkuntza elektriko berriztagarri eta jasangarrirako prozesuak; kontsumo energetiko orekatua bultzatzen duten prozesuak; energia berriztagarriak sistema elektrikoan integratzeko prozedurak…

Eskabidea eta eskatutako agiriak e-postaz soilik aurkeztu beharko dira: bizkaiatenergia@bizkaiatalent.eus

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 479 54 28

Bizkaia Talent

bizkaiatenergia@bizkaiatalent.eus

Bizkaia Talent