DEIALDIAK
BOLUNTARIOAK
Ingurumena eta natura-turismoko boluntariotzarako programa Urdaibai Bird Center
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2025/05/30
BALDINTZAK
Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:
- Zergatik parte hartu nahi den.
- Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean
- Jendearen arretako esperientzia
- Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa)
- Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.
EDUKIA
Urdaibai Bird Centeretik 2025ean egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu.
Urdaibai Bird Centerren udako ekimenean parte hartzen duten boluntarioek ingurumen-hezkuntzako eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioko ezagutzak eskuratuko dituzte, bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak egingo dituzte, padurako hegaztiak behatu eta interpretatzeko jarduerak egingo dituzte, hegaztien jarraipena eta monitorizazioa egiteko proiektuetan parte hartuko dute, bai eta hegaztien erroldak eta habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan ere.
Parte-hartzaileei ostatua emango zaie Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira.
Gainera, Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dagoenez, aukera ematen du inguru natural hori gertutik ezagutzeko, bertako ohituretan, kulturan eta aisialdian murgiltzeko, eta hori guztia antzeko interes eta gustuak dituen jendez inguratuta.
Beraz, zentroaren inguruan aparteko edertasuna eta berezitasuna duten lekuak bisita daitezke: Santimamiñekoa bezalako labar-pinturak dituzten leizeak, Ogoñokoa bezalako kostaldeko labar karetsuak, Laida eta Lagakoa bezalako hondartzak, artadi kantauriarrak, Atlantikoko landazabaleko paisaiak eta, bestalde, garrantzi historiko eta kultural handiko herri eta herrien aniztasuna, Gernika eta Bermeo kasu.
Aste Santuko eta udako aldietan, boluntarioak txandaka kudeatzen dira (4 pertsona onartuko dira txanda bakoitzeko). Aldi horietatik kanpo, boluntariotza ere egin daiteke.
Aste santuko eta udako txandak:
Aste Santuko epea apirilaren 1era arte dago zabalik:
Apirilak 12tik 27rarte
Udan:
Ekainaren 1etik 15era
Ekainaren 15etik uztailaren 1era
Uztailaren 1etik 15era
Uztailak 15 - Uztailak 31
Abuztuak 1 – Abuztuak 31
Uztailak 31 - Abuztuak 15
Abuztuak 15 - Abuztuak 31
Abuztuak 31 - Irailak 15
Ekaina osorik
Uztail osoa
Abuztu osoa
Hautagaiak hautatzerakoan, lehentasuna emango zaie hilabeteko txandak aukeratzen dituzten parte-hartzaileei.
Boluntariotza amaitutakoan, boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek.
ARGIBIDE GEHIAGO
DEIALDI-EGILEA
Urdaibai Bird Center
699 839 202
Orueta 7, Gautegiz Arteaga