DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Dibertsitatearen kudeaketaren arloan jarduerak egiteko dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/03/12

BALDINTZAK

Erakunde onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen dituztenak:

  1. Behar den bezala eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egon behar dute, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.
  2. Estatutuetan islatu behar dute beren helburu soziala hau dela: 1.º Jarduerak egitea kulturartekotasunaren arloan, edo aurreiritzi eta jokabide xenofobo eta/edo arrazisten aurkako borrokaren arloan. 2.º LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsari lotutako jarduerak egitea.
  3. >
  4. Ezin dute irabaziak lortzeko asmorik eduki.
  5. Foru dekretu hau argitaratu aurretik dekretu honek jasotzen dituen arloetan jardun publikoa izan behar dute, egiaztatzeko modukoa.
  6. Egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra eduki behar dute Bizkaiko Lurralde Historikoan.
  7. Ezin dira sartuta egon izaera bereko dirulaguntza.

EDUKIA

  1. Gizarte erakundeen antolaketa-egitura indartzeko dirulaguntzak (II. kapitulua).
  2. Aniztasuna sustatzen duten eta pertsonen eta kolektiboen diskriminazioaren eta estigmatizazioaren aurka borrokatzen duten proiektuak egiteko dirulaguntzak (III. kapitulua).
  3. Ikuspegi intersekzionaletik sareko proiektu berritzaileak egiteko dirulaguntzak (IV. kapitulua).
  4. Aniztasuna eta inklusioa sustatzeko ekintzak egiteko dirulaguntzak. (V. kapitulua).

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944067947 / 944067789

Dibertsitatea