DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Festibas 2023 musika festibala

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/03/31

BALDINTZAK

Jaialdian parte hartu nahi duten taldeek otsailaren 21etik martxoaren 31ra bitartera eman beharko dute izena. Horretarako, antolatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu, eta finkatutako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte, besteak beste: taldeko kide bat, gutxienez, Basaurin bizitzea, edota azken hiru ikasturteotan (2020-2022) Basozelai Gizarte Etxeko entsegu-lokaletan aritu izana; eta taldeko kide guztiak 16 urtetik gorakoak izatea.

EDUKIA

«Festibas» banden jaialdia Udalerriko musika taldeei eta Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu-gelak erabiltzen dituzten bandei eskainitako jaialdia da hau.

Maiatzaren 13an (larunbata) izango da hitzordua Basaurin, eta lekua zehazteke dago oraindik. «Festibas»en xedea da zuzenean jotzeko aukera ematea herriko musika taldeei, eta ikusleen aurrean bultzatzea proiektu bakoitza, jai-giroan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Basauriko Udala

94 4666430 / 94 4666400

Zirt Zart Gazte Bulegoa Basozelaiko Gizarte Etxea Basozelai 11

zirtzart@basauri.eus

ZirtZart Basauri