DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

JARDUERAK

XIII. Gazte Artea Ezkerraldeko erakusketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/01/31

EDUKIA

Gazte Artea Ezkerraldearen XIII. edizioa irailaren 3an hasiko da Sestaon eta, 2026ko urtarrilaren 31ra arte, Santurtzi, Portugalete eta Barakaldo udalerrietan ere izango da, Julene Santos, Yara Moriel, Paula Díaz eta Andrea Álvarez etorkizun handiko bertako lau artisten obrak jendaurrera ekarriz, guztiak ere eskualdean bizi diren gazte talentudunak.
Ezkerraldeko Udalek bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako kultur proposamen hau funtsezko plataforma bilakatu da sortzen ari den talentua ezagutzeko eta, horrela, artearen zirkuitu profesionaletarako sarbidea errazteko.
Edizio honetan, diziplina anitzeko erakusketa bat izango dugu ikusgai: eskulturak, pintura digitala, zenbait euskarrian jarritako olioak eta formatu txikiko collageak, akuarelaz eta inprimaketa botanikoz eginak; guztiak ere artisten sormenaren eta eskualdean bizi den mugimendu kulturalaren isla.

  • Sestao: irailaren 3tik 26ra Udalaren Musika Eskolan.
  • Santurtzi: urriaren 17tik azaroaren 6ra Mamariga Kulturgunean.
  • Portugalete: azaroaren 11tik abenduaren 18ra Gazte Gelan.
  • Barakaldo: urtarrilaren 2tik 31ra Gazte Bulegoan.

JULENE SANTOS MERCHAN  Nire bizitzako une ilun batean norbaitek argia marrazten ikus zezakeela ikusi nuen. Zerbait magikoa izan zen, ilusioz betetzen nauen zerbait eta ezergatik inoiz aldatuko ez nukeen zerbait.

YARA MORIEL CES Yara Blossom (2003) euskal artista da, haurtzaroan Santurtzin margotzen hasi zena. Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn, pinturan
oinarrituta. 2024/2025 ikasturtean Milanen bizi izan zen Erasmus beka batekin, eta han bere begirada artistikoa zabaldu egin zuen bere sustraiak eragin berriekin lotuz.

PAULA DÍAZ FLORES Paula diziplina anitzeko artista da. Txikitatik bere sormena pinturaren, buztinaren, argazkigintzaren eta musikaren bidez arakatu du, besteak beste. Azken urteotan artisau lanetan aritu da, penintsulako eta uharteetako hainbat lekutan barrena. Arte Ederretako ikasketak hasi zituen
arren, azkenean Publizitate-Grafikako Goi Mailako ikasketak egin zituen. Lan honek bere bi pasio handien fusioa irudikatzen du: artea eta natura. Bere sormen prozesua mendietan ibiltzetik abiatzen da, bere koloreak behatzetik, loreak biltzetik, natura ardatz duten mundu horiek paperean imajinatzetik eta irudikatzetik.

ANDREA ÁLVAREZ FERNÁNDEZ Barakaldon bizi den artista plastiko eta eszenikoa, Arte Ederretako Gradua eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzako Masterra dituena. Bere lanak gorputzaren eta elementu naturalen arteko harremana ikertzen du. Besteak beste, Gau Irekia (Bilbo, 2019) eta Hazten Creciendo (Bilbo, Santander, Logroño, 2021) jaialdietan parte hartu du, baita La Prospección de Kairós – Denkraum (Azkuna Zentroa, 2020) eta Changing Places – Erribera University of the Arts London-ekin lankidetzan (Bilbo-Londres, 2023/2024) proiektuetan ere. 2024an Todo lo que Crece en tu Huerta proiektua aurkeztu zuen Kulturetxean (Eibar), eta Arte Plastikoen 2024ko Asturias Gazte Sariaren finalista izan zen. Oviedon, Gijonen eta Avilesen erakutsi zuten 2024tik 2025era. Aldi berean, Alba Matillarekin batera, Petalos-Rosa- Fluor proiektua aurkeztu zuen EHUn (Bizkaia).

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Ezkerraldea Gaztedi

Gaztebulegoa Barakaldo 944789596, "Centro de Información Juvenil" Portugalete 944729313, Santurtzi 944836110 eta OIJ Sestao 944956127