DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

BEKAK

Gaztedi Busturialdea Bekak 2024

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/05/27

BALDINTZAK

  • 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).
  • Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
  • Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.
  • Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen ere: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta.

EDUKIA

Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan trebatzeko aukera dute "Lana bilatzea, Lana da" programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2024 urtean ere eskainiko diren hiru formazio beken bitartez.

Bekek gehienez bost hilabetez benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte.

Bekaren zenbateko garbia hilero 900 eurokoa izango da eta hilabete bakoitzaren bukaeran jasoko da. Bekadunari, gainera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emango zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean.

Eskariak egiteko epea zabalik

'Gaztedi Busturialdea Bekak' programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Busturialdea

Gazteentzako Informazio Zerbitzua GIZ Bermeo 94 617 91 58, Gazteentzako Informazio Bulegoa GIB Gernika 94 627 02 15 edo URREMENDI 94 625 76 09

info@gaztedibusturialdea.eus

Gaztedi Busturialdea