DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

JARDUERAK

Hi(ZKI)bridoak” 2023: Literatura mutanteak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/11/29

EDUKIA

2023ko urritik azarora bitarte egingo da Hi(ZKI)bridoak. Literatura Mutanteak kultur zikloaren laugarren edizioa, zeinak lau ekitaldi bilduko dituen.

Hi(zki)bridoak literaturaren eta ahozkotasunaren arteko mutazioak dira. Letrak, soinuak, bertsoak eta irudiak eraldatzen dituzten ekitaldiak. Emaitza literatura mutanteak dira, zentzu zabalenean.

EGITARAUA:

  • Urriak 19: Ahots Planeta podcasta, zuzenean, Idoia Carramiñanak zuzendua.
  • Urriak 26: Elkarrizketa bat pianoarkin: Zahataroa emakumeen euskarazko poesian, Ainhoa Urien Telletxe eta Nerea Iglesias Lili.
  • Azaroak 23: Bertsolari bekatorosak, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariak eta Dom Campistron ilustratzailea.
  • Azaroak 29: Hau gerra bat da, Psizifaktoria Ideien Laborategia.
  • Lekua: Euskararen Etxea (Bilbo)
  • Ordua: 19:30etan
  • Sarrera: doan

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskararen Etxea

Tel.: 94 402 80 81

Agoitz plaza 1 (Bilbao)

info@euskararenetxea.eus

Euskararen Etxea