DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

JARDUERAK

Musekintza jaialdia

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/06/10

EDUKIA

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu

Jaialdia 2023ko ekainera arte egingo da, historiaz beteriko foru-museo eta -espazio hauetan: La Encartada fabrika museoan (Balmaseda), El Pobal burdinolan (Muskiz), Txakolin Museoa-Txakolingunean (Bakio), Euskal Herria Museoan (Gernika), Arkeologi Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo) eta Muñatones gazteluan. Aurten, gainera, lau toki gehiagotan izango dira ikuskizunak: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia (Bilbo), Artelan Berreginen Museoa, Europa Parkea (Bilbo) eta Santimamiñe (Kortezubi).

Espazio horiek hainbat arte-diziplinatako ikuskizunen eszenatoki izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airetikoa, flamenkoa, garaikidea, pole dance

Arte eszenikoz blaitutako programazio honek publikoaren esperientzia indartuko du, espazio bakoitzerako berariaz prestatutako argiztapen eta proiekzio apaingarri bati esker. Argiztapena eta bideoko eta soinuko proiekzio mapatuak erabiliz girotze bat sortuko da, museo bakoitzean egingo den ekitaldi artistikora sartu aurretik ikus-entzuleei lagunduko dien esperientzia bat sortzeko aukeratutako espazioan.

Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo espazio bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

BizkaiKOA