DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

JARDUERAK

Musekintza jaialdia

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/06/20

EDUKIA

MusEkintza jaialdiak diziplina artistiko desberdinetako ikuskizunak eskaintzen ditu eszenatoki berezietan, eta publikoari Bizkaiko museo eta enklabe historikoetara modu berezian hurbiltzeko aukera eskaintzen dio, zinema, antzerkia, dantza, musika edota zirkua bezalako arteen bitartez.

Espazio bakoitzerako argiztapen eta dekorazio-proiekzio bereziak ikusleen esperientzia indartzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen jaialdi honek Bizkaiko zenbait museo eta leku historiko zeharkatzen ditu ikuskizun ezberdinekin.

Ikuskizunetara joateko, aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://musekintza.eus/eu/ekitaldiak-edo-ikuskizunak/

Programazioa 2025eko irailaren 20an hasiko da Santimamiñeko koban, Hortzmuga Teatroaren Gozamenen Lorategia/El Jardín de las Delicias izeneko El Boscoren obran inspiratutako gaueko instalazio murgiltzaile batekin. Hurrengo, irailaren 27an, Julen Axpe komikoaren Furgonologoa umore-ikuskizuna egingo da Europako Herrien Parkean (Gernika-Lumo).

Jarraitzeko, estilo anitzeko hainbat proposamen egongo dira, hala nola Billie Holidayri buruzko musika-narrazioa Bermeoko Arrantzaleen Museoan (urriak 4), Adriana Bilbaoren Amores, Maitasunak dantzatutako poema eta abestien suitea Bakion, Txakolin Museoan (azaroak 15), edota Aralar Quartet hari-laukotea Euskal Herria Museoan, Gernika-Lumon (2026ko urtarrilak 24).

MusEkintzak haurrentzako antzerkiaren aldeko apustua ere egingo du, Urargi antzezlan sentsorialaren bidez (Bakioko Txakolingunea, 2026ko otsailak 7).

Beste zenbait puntu nabarmengarri izango dira magia-ikuskizun bat Muskizko El Pobaleko Burdinolan, Jon Zabal, Lur Aranburu, Gonzalo Albiñata eta Imanol Ituiñorekin (2026ko martxoak 28); ¿Verdad o Mentira? obra interaktiboa Balmasedako Encartada Fabrika-Museoan (2026ko apirilak 18); Ez da kasualitatea bertso-saio feminista Muskizko Muñatones Gazteluan (2026ko maiatzak 9), eta Ai Gure Juaneteak!, Mikel Laboaren abestiei omenaldi eszenikoa Bermeon (2026ko maiatzak 23).

Jaialdia 2026ko ekainaren 6an iritsiko da Bilboko Arkeologia Museora, dantza garaikideko arratsalde batekin, Garazi Etxabururen eta Osa+Mujika konpainiaren eskutik. Espazio horretan bertan itxiko da MusEkintzaren edizio hau, Mikel Santiagoren Whodunnit? misterio-ikuskizunarekin (2026ko ekainak 20). Bertan, publikoak krimen bat ebatzi beharko du esperientzia interaktibo batean.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

946 88 11 71

info@musekintza.eus

Musekintza