DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

LEHIAKETAK

ROCKEIN! Talde Lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/06/26

BALDINTZAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko: Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Bizkaia saria eskuratu ahal izateko: Bizkaian erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Eskarabilera saria eskuratu ahal izateko: taldeko kideen %50a gutxienez emakumeak
    izatea.
  • Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.

  • Izena emateko unean ez izatea disko bat baino gehiago argitaratuta, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.

  • Abestiak originalak izatea.

  • Musika-estilo guztiak onartzen dira.

  • Aurretik Rockeinen izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, baldin eta aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.

EDUKIA

Rockeinen 13. edizioak ekainaren 26ra arte ireki du izena emateko epea. Eta Bizkaia Saria gehitu du.

Rockein! Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak bultzatzea bilatzen duen lehiaketa bat da, talde eta bakarlariei zuzenduta, eta sarien aldetik, musika alorrean aktiboan daude profesionalekin material berria grabatzea, produzitzea eta masterizazioa egitea eskaintzen da, eta baita ere, Bizkaiko aretorik garrantzitsuenetako batean parte hartzeko aukera eskaintzen da.

Jokoan dauden sariak:

Kategoria nagusiko artistarik onena

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

  • Bideoklip profesional bat grabatzea

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Hego Uribeko artistarik onena

  • Bideoklip profesional bat grabatzea

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Bizkaia saria

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Euskarazko artistarik onena

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Eskarabilera saria

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Basauriko Udala

94 4666430 / 94 4666400

Zirt Zart Gazte Bulegoa, Autonomia 3

rockeinlehiaketa@gmail.com

ZirtZart Basauri