DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

null Suspertze adimentsua 2021

DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Suspertze adimentsua 2021

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2021/09/30

BALDINTZAK

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute.

EDUKIA

Maiatzaren 10ean Suspertze adimentsua programan eskaerak egiteko epea zabalduko da. Programa horrek jarraipena ematen dio Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Aurrera! Planetik 2020an aktibatu zuenari.

Jatorrizko programaren ardatza merkataritza-orientazio argia zuten proiektuak babestea zen, digitalizazioarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutakoak lehenetsiz. 2021ean, azken bi bertikal horiek programa berri batean gauzatu dira; enpresen susperraldi komertzialaren garrantzia dela eta, suspertze adimendunaren programa mantentzea erabaki da.

Hiru eta ehun enplegu bitarteko enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, epe motzeko ekintzak abiarazten lagundu nahi du, pandemia aurreko salmenta- eta eragiketa-tasak berreskuratu ahal izateko, eta itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak aurreikusten ditu, 15.000 eurokoak gehienez.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 80 08

berrikuntzazerbitzua@bizkaia.eus