DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

null ZAINTZEN PLAZA: Yoga eta autozaintza ekitaldia

DEIALDIAK

JARDUERAK

ZAINTZEN PLAZA: Yoga eta autozaintza ekitaldia

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/06/12

EDUKIA

Eguna: 2021eko ekainaren 12an.

Lekua: Mundaka (Santa Katalina)

Ordua: 10:00

Zaintzen Plaza proiektuak maiatzean ekin zion bere bideari. Zaintzak gutako bakoitzaren bizitzak egunerokotasunean funtzionatzea ahalbidetzen duten ezinbesteko ekintza guztiak dira, eta eguneroko berreraikitze prozesua, ongizate fisiko eta emozionala sostengatzen dituena.

Horregatik, datorren topaketa Yoga eta autozaintza saio bat izango da, Ekainaren 12an Mundakan. Saio honen asmoa, yogaren teknika ezberdinen bidez gorputzaren entzutea zabaltzea, minak askatzea, eta gure barneko nahiekin eta jakinduriarekin birkonektatzea izango da.

Guzti honekin, ongizatea, osasuna osotasunean (fisikoa zein mentala) eta zaintzen inguruan eztabaidatzeko enpatia eta sorodidadeko gune bat sortuko dugu. Dauzkagun ideiak eta praktikak elkartrukatuko ditugu feminismotik, dibertsitatea eta parte hartzaile bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Bukatzeko, geure bizitzan egiten ditugun autozaintzak aitortuko ditugu. Partekatutako praktiketatik gako batzuk aterata, bakoitzak ardura hartuz, ekintza pare bati lehentasuna emango dio, benetan aurrera eramateko baina bidea ez dugu bakardadean egingo, baizik eta bidelagunekin.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EGK

94 44 36 143

Autonomia 44 (Bilbao)

hezkuntza@egk.eus

EGK