DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Film laburren nazioarteko lehiaketa Zinebi 65

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/07/18

EDUKIA

Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu ZINEBIk bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz.

Aurten, ZINEBIk 65. edizioa ospatuko du. Azaroaren 10etik 17ra bitartean itxarongo zaituztegu Bilbon. Irailetik aurrera, ZINEBIren edizio berri honi buruzko informazio gehiago eta zehatzago argitaratuko dugu. Ordura arte, zuen filmekin parte har dezakezue. Uztailaren 18ra arte zabalik dago film laburrak helarazteko deialdia (gehieneko iraupena: 30 minutu), eta irailaren 3ra arte opera prima film luzeetarako onartzen dira.

Proiektu guztiak online inskripzio orriaren bidez aurkeztu behar dira. Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan info@zinebi.eus

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Zinebi

94 424 86 98

Zabalgune Plaza 11, 1go solairua (Bilbao)

info@zinebi.eus

Zinebi