DEIALDIAK

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

null Zinebi first film nazioarteko lehiaketa

DEIALDIAK

LEHIAKETAK

ZIFF – Zinebi first film nazioarteko lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2021/09/12

EDUKIA

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – ZINEBI izaera lehiakorreko nazioarteko adierazpen zinematografikoa da, eta Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioaren (FIAPF) aintzatespena du. Jaialdiak lehiaketak (Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa, eta ZIFF – Opera prima Film Luzeen Nazioarteko Lehiaketa) eta programazio paraleloa ditu.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren – ZINEBIren 63. edizioa Bilbon egingo da, 2021eko azaroaren 12tik 19ra.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk fikzio, animazio eta dokumental kategorietako film luzeak onartzen ditu Sail Ofizialeko ZIFF-ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketarako. Onartuak izateko, film luzeek opera prima izan behar dute. Hau da, aurretik beste film luzerik zuzendu ez duten erralizatzaile edota zuzendariek zuzendutakoak izan behar dute. Ekoizleek beraiek edo bere legezko ordezkariek formalizatu behar dituzte film luzeen izen emateak.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Zinebi

94 424 86 98

Zabalgune Plaza 11, 1go solairua (Bilbao)

info@zinebi.eus

Zinebi