DEIALDIEN BILATZAILEA

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

EGOERA

barriek Natalia

DEIALDIAK

JARDUERAK

Barriek 2020 erakusketa: Natalia Suárez Ortiz de Zárate

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/03/01

EDUKIA

2020ko otsailaren 05etik martxoaren 01era

Rekalde Aretoak Natalia Suárez Ortiz Zárate (Vitoria-Gasteiz, 1994) artistaren erakusketa aurkezten du barriek 2020 programa barruan. Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako Bekak lortu dituzten artisten hautaketa bat erakusten du.

Erakusketak artistak azkenengo urtean egindako lanak biltzen ditu: Bilbon sei hilabetez egindako formatu handiko olio-pintura bat eta Sandnesen (Norvegia) egindako hilabete eta erdiko erresidentzia artistikoaren emaitza diren formatu ertain eta txikiko zenbait olio. Halaber, erakusketaren parte da Maite Mugerza Ronse artistak idatzitako testua, non modu literarioan garatzen dituen Nataliaren lan plastikoan hautemandako hiru geruza: aurkikuntzako lehenengo geruza bat, kontakizun zientifiko batekin edo espedizioko erregistro batekin lotu duena; bigarren geruza onirikoa eta lirikoa, idazki poetiko-literarioa sortzea eragin duena, eta materiarekin eta obren funtsezko bilbea den pintura berarekin lotutako azken geruza bat. Hori olerkian islatzen da hitzen baliabideekin eta erritmoarekin jolastean.

Erakusketaren izenburua AI, PUNA da eta altuera-gaitzaren izendapenari egiten dio erreferentzia; hala, pinturen eta testuaren arteko zubi antzeko bat da, elkarrekin doazen bi gauza horien arteko konexio-puntua.

ARTISTA

Natalia Suárez Ortiz de Zárate (Gasteiz, 1994) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten du. Bere lana pinturan zentratzen da, baina arte eszenikoen mundua ere esploratzen du Tripak konpainiaren barruan. Unibertsitate-ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Lisboako FBAUL Unibertsitatean. 2018an, Bizkaiko Foru Aldundiaren produkzio artistikorako beka jaso zuen.

Bere lana zenbait erakusketa kolektibotan erakutsi du: Markak Okela Sormen Lantegian (Bilbo) eta DIME DAME Aire Galerian, besteak beste. 2018an, Tabakalerako (Donostia) erresidentzien programan parte hartu zuen eta, 2019an, AiR Sandnes (Norvegia) erresidentzien nazioarteko programan.

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068532

Rekalde Aretoa

salarekalde@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa