DEIALDIEN BILATZAILEA

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

EGOERA

DEIALDIAK

BOLUNTARIOAK

Ingurumena eta natura-turismoko boluntariotzarako programa Urdaibai Bird Center

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/06/14

BALDINTZAK

Boluntariotza hori hautatzeko, honako hauek baloratuko dira:

  • Zergatik parte hartu nahi den.
  • Esperientzia eta ezagutzak ornitologian, ekologian eta ingurune naturalean
  • Jendearen arretako esperientzia
  • Hizkuntzen ezagutza (euskara, ingelesa, frantsesa)
  • Urdaibaiko Biosfera erreserbako natura-balioei buruzko ezagutzak izatea.

EDUKIA

Urdaibai Bird Centeretik 2024an egingo den boluntariotza-kanpaina baten berri ematen dizuegu.

Urdaibai Bird Centerren udako ekimenean parte hartzen duten boluntarioek ingurumen-hezkuntzako eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioko ezagutzak eskuratuko dituzte, bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak egingo dituzte, padurako hegaztiak behatu eta interpretatzeko jarduerak egingo dituzte, hegaztien jarraipena eta monitorizazioa egiteko proiektuetan parte hartuko dute, bai eta hegaztien erroldak eta habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan ere.

Txandak (txandako hiru pertsona bakarrik onartuko dira).Hautatuak aukeratzerakoan hilabeteko egonaldiei lehentasuna emango zaie.

  • Aste Santuan: martxoaren 23tik apirilaren 7rarte
  • Udan:
    • Uztailak 1 – uztailak 31
    • Uztailak 1 – uztailak 15
    • Uztailak 15 - Uztailak 31
    • Abuztuak 1 – abuztuak 31
    • Uztailak 31 - Abuztuak 15
    • Abuztuak 15 - Abuztuak 31
    • Abuztuak 31 - Irailak 15

Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta naturako turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak gara ditzaten.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Urdaibai Bird Center

699 839 202

Orueta 7, Gautegiz Arteaga

birdcenter@birdcenter.org

Urdaibai Bird Center