DEIALDIEN BILATZAILEA

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

EGOERA

DEIALDIAK

BEKAK

Gaztedi Enkarterri 2024 bekak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/07/30

BALDINTZAK

  • 18 eta 29 urte bitartean izatea praktika-aldiaren hasieran, eta Enkarterriko 9 udalerriren batean erroldatuta egotea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera Gaztedi Enkarterri hitzarmena sinatu duten udalerrietako batean (Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Karrantza, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla).
  • Erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako titulua edo unibertsitate-titulua izatea, eta aurrez hiru hilabeteko lan-esperientzia baino gehiago ez izatea egindako prestakuntzarekin zuzeneko zerikusia duten lanpostuetan.
  • 25 eta 29 urte bitarteko pertsonek Lanbideren bidez eman beharko dute izena Gazte Bermea Sisteman.

EDUKIA

Ordaindutako 10 beka Enkarterriko enpresetan

Azken 6 urteetan % 40ko laneratzea lortu da

  • Bekak zazpi hilabeteko iraupena du.
  • Bekadun bakoitzak 800 euro gordin jasoko ditu hilean, gutxi gorabehera.
  • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda egongo zara lanekoak ez diren praktikei dagokien Kontu Kotizazioaren Kodean

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Enkarterri

Behargintza 94 669 08 77, Gazte Zentroa Zalla 94 6391396 eta Gugaz Güeñez Gaztea 94 6693736

Behargintza-Enkartur, Enkarterri, 2 (Gueñes)

behargintza@enkartur.eus

Behargintza Enkarterri, Gazteria