DEIALDIEN BILATZAILEA

Hemen Bizkaian jende gaztearentzako deialdiak aurki ditzakezu, Bizkaiko Foru Aldundiak egin edo finantzatzen baditu.

EGOERA

DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko Lurralde Historikoan, 2026. urtean, ikerketa arkeologiko eta paleontologikoak sustatzeko foru diru-laguntza

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/05

BALDINTZAK

Honako hauek eskura ditzakete foru dekretu honetan arautzen diren diru-laguntzak: pertsona fisikoak, partaidetzapekoak ez diren enpresak (S.A., S.L., kooperatiba-sozietateak eta sozietate zibilak, Kode Zibilaren 1.669. artikuluan jasota daudenak izan ezik) eta enpresaburu edo profesional izaera daukaten pertsona fisikoak, azken bi horiek, partaidetzapekoak ez diren enpresek eta enpresaburu edo profesional izaera daukaten pertsona fisikoek, jarduera arkeologikoa edo paleontologikoa berezko jarduera ekonomiko gisa egiten badute, eta hala egiaztatzen badute Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion altaren bidez.

EDUKIA

Diru laguntza honen xedea, Bizkaiko Lurralde Historikoan, 2026. urtean egingo diren ikerketa arkeologiko eta paleontologikoak dira.

Honako hauek izan ahalko dira foru-dekretu honetako diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak:

  1. Prospekzio arkeologikoa (ikusizko prospekzioa, prospekzio geofisikoa eta lagin bidezko prospekzioa)
  2. Zundaketa arkeologikoa
  3. Indusketa arkeologikoa
  4. Kontrol arkeologikoa
  5. Labar-artearen ikerketa
  6. Altxaeren analisi estratigrafikoa
  7. Jarduera paleontologikoak
  8. Eta ondasun edo eremu arkeologiko zein paleontologikoetan eragina duen beste edozein.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068000

Kultur Ondarearen Zerbitzuaren bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11)