Bizkaia Gazteak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Jarduera-lerroak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida eta baliabideak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Programak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekimenak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Kanpainak
- 01
- 02
- 03
- 04
- 05

01/ Gazteentzako baliabideen eta laguntzen gida

02/ GAZTEEN LEIHOA

03/ GAZTEEKIN BIZKAIA EGITEN
Edozein lanbidetan jarduteko beharrezkoak izango diren gaitasunak

04/ Bizkaiko Saregileak
Entzun nahi zaitugu eta gauzak kontatu nahi dizkizugu. Aukera Berriak Batera bilatuko ditugu?

05/ BIZKAIA GAZTEAK 2030 ESTRATEGIA
DEIALDIAK
JARDUERAK
XI. Gazte Artea Ezkerraldeko erakusketa
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2024/01/31
EDUKIA
Gazte Artea Ezkerraldean erakusketaren helburua da Ezkerraldeko gazteen artea sustatzea. Halaber, parte-hartzaileei aukera ematen die beren proposamenak eta sorkuntza-lanak udal-toki desberdinetan ezagutarazteko. Izan ere, erakusketa-zirkuitu bat antolatuta, arte-lanak egun-ordu hauexetan egongo dira erakusgai:
- Santurtzi: irailaren 20tik urriaren 19ra Mamariga Kulturgunean.
- Portugalete: urriaren 24tik azaroaren 20ra Gazte Gelan.
- Sestao: azaroaren 22tik abenduaren 20ra Udalaren Musika Eskolan.
- Barakaldo: 2023ko urtarrilaren 2etik 31ra Gazte Bulegoan.
Edizio honetako parte-hartzaileak hauexek dira: Yara Moriel Ces, Selene Torrado Redondo, Leire Fresnedo Benito eta Maitane Piquer Carranza.
Yara Moriel Ces. Santurtzi, 2003. Pintura eta marrazketa zaletasun izan ditu txikitatik, eta horiek lantzeko klaseak hartu zituen. Hobby hori hain garrantzitsua zenez berarentzat, gaur egun EHUn Arte Ederrak ari da ikasten. Oraindik ez du estilo zehatzik, zenbait teknika erabiltzen ditu eta hainbat materialekin esperimentatzen du. Errealismoa aztertzen du, alderdi onirikoa, hazten eta definitzen laguntzen diona, pertsonalki nahiz artistikoki.
Selene Torrado Redondo. Portugalete, 1994. Eduki digitalen sortzailea, ilustratzailea eta inkonformista, beti emozioen eta milaka urteko esperientziaren eskutik bere proiektu bakoitzean. Kawaiitik hasi eta gordineneraino, inguran duen mundua zein bere barnemundua islatzen ditu, ikusi nahiko lukeen munduan hainbat geldialdi eginez. Arrosa kolorea eta mezu feminista baten bidez aurkeztu zuen "Rayadas de género" bere azken erakusketa ekainean. Instagram, Youtube eta Twitch artean mugitzen da, "Barbie Darketa" izenpean, eta Spotifyn bere “Material Sensible!” podcasta entzun dezakezu.
Leire Fresnedo Benito. Sestao, 1999. Txikitatik esparru artistikora jotzen zuten pertsona horietako bat izan da; arte plastikoekiko nahiz eszenikoekiko interesa zuen, eta horregatik hartu zituen pintura, kakorratz eta antzerki eskolak. Batxilergoa amaitzean, arte dramatikoko ikasketa profesionalak hasi zituen eta, ondoren, bikoizketan espezializatu zen. Hala eta guztiz ere, Arte Ederrekiko interesa sentitzen zuen, eta, gaur egun, karrera horretako ikasketak egiten ditu Leioako EHUn.
Maitane Piquer Carranza.Barakaldo, 1996. Barakaldon bizi arren, argazkien bidez mundu bat sortu du, non errealitatetik ihes egiteko aukera ematen dion etxea aurkitu baitu. Mundu hori misterio, historia eta folklore kutsu malenkoniatsuz egina dago. Erakusketako argazki-lanetan mitologia eta historia aipatzen ditu, kasu honetan Euskal Herrikoa, kutsu malenkoniatsua duten obren bidez.
ARGIBIDE GEHIAGO
pdf Liburuxka (PDF 1.7 MB)
DEIALDI-EGILEA
Ezkerraldea Gaztedi
Gaztebulegoa Barakaldo 944789596, CIJ Portugalete 944729313, Santurtzi 944836110 eta OIJ Sestao 944956127
Gizarte sareen daturik ez dago