Bizkaia Gazteak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Jarduera-lerroak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida eta baliabideak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Programak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekimenak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Kanpainak
HEMEN MAMIA DAGO
Osasuna eta ongizatea
Herri kirolaren gorakada Bizkaian 2026an: running, txirrindularitza eta joera berriak
Kultura-nortasuna
- 01
- 02
- 03
- 04
- 05
01/ Europar Batasunean
02/ Bizkaia Gazteak 2030
03/ Gazteentzako baliabideen eta laguntzen gida
04/ GAZTEEN LEIHOA
05/ BIZKAIA GAZTEAK 2030 ESTRATEGIA
DEIALDIAK
JARDUERAK
Musekintza jaialdia
IREKIA
Aurkezpen-epea
Noiz arte 2026/06/20
EDUKIA
MusEkintza jaialdiak diziplina artistiko desberdinetako ikuskizunak eskaintzen ditu eszenatoki berezietan, eta publikoari Bizkaiko museo eta enklabe historikoetara modu berezian hurbiltzeko aukera eskaintzen dio, zinema, antzerkia, dantza, musika edota zirkua bezalako arteen bitartez.
Espazio bakoitzerako argiztapen eta dekorazio-proiekzio bereziak ikusleen esperientzia indartzen du.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen jaialdi honek Bizkaiko zenbait museo eta leku historiko zeharkatzen ditu ikuskizun ezberdinekin.
Ikuskizunetara joateko, aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://musekintza.eus/eu/ekitaldiak-edo-ikuskizunak/
Programazioa 2025eko irailaren 20an hasiko da Santimamiñeko koban, Hortzmuga Teatroaren Gozamenen Lorategia/El Jardín de las Delicias izeneko El Boscoren obran inspiratutako gaueko instalazio murgiltzaile batekin. Hurrengo, irailaren 27an, Julen Axpe komikoaren Furgonologoa umore-ikuskizuna egingo da Europako Herrien Parkean (Gernika-Lumo).
Jarraitzeko, estilo anitzeko hainbat proposamen egongo dira, hala nola Billie Holidayri buruzko musika-narrazioa Bermeoko Arrantzaleen Museoan (urriak 4), Adriana Bilbaoren Amores, Maitasunak dantzatutako poema eta abestien suitea Bakion, Txakolin Museoan (azaroak 15), edota Aralar Quartet hari-laukotea Euskal Herria Museoan, Gernika-Lumon (2026ko urtarrilak 24).
MusEkintzak haurrentzako antzerkiaren aldeko apustua ere egingo du, Urargi antzezlan sentsorialaren bidez (Bakioko Txakolingunea, 2026ko otsailak 7).
Beste zenbait puntu nabarmengarri izango dira magia-ikuskizun bat Muskizko El Pobaleko Burdinolan, Jon Zabal, Lur Aranburu, Gonzalo Albiñata eta Imanol Ituiñorekin (2026ko martxoak 28); ¿Verdad o Mentira? obra interaktiboa Balmasedako Encartada Fabrika-Museoan (2026ko apirilak 18); Ez da kasualitatea bertso-saio feminista Muskizko Muñatones Gazteluan (2026ko maiatzak 9), eta Ai Gure Juaneteak!, Mikel Laboaren abestiei omenaldi eszenikoa Bermeon (2026ko maiatzak 23).
Jaialdia 2026ko ekainaren 6an iritsiko da Bilboko Arkeologia Museora, dantza garaikideko arratsalde batekin, Garazi Etxabururen eta Osa+Mujika konpainiaren eskutik. Espazio horretan bertan itxiko da MusEkintzaren edizio hau, Mikel Santiagoren Whodunnit? misterio-ikuskizunarekin (2026ko ekainak 20). Bertan, publikoak krimen bat ebatzi beharko du esperientzia interaktibo batean.
ARGIBIDE GEHIAGO
🛟 Begiratu momentu honetan Bizkaiko Hondartzetako Istripu-Prebentzio, Sorospen eta Laguntza Zerbitzuaren barruan 2026ko udararako irekita dauden enplegu-poltsak! Lau-poltsa hauetan eman dezakezu izena: 1️⃣ Sorosleen Koordinatzailea. 2️⃣ Uretako Sorosleak. 3️⃣ Sorosle Laguntzaileak. 4️⃣ Uretako Sorosleak-Bainu Egokitua. ➡️ Ikusi xehetasun guztiak gure profileko estekaren bidez eta aurkeztu zure eskaera apirilaren 19ra arte. — 🛟 ¡Echa un vistazo a las Bolsas de Empleo abiertas actualmente en el Servicio de Prevención de Accidentes, Socorrismo y Asistencia en las Playas de Bizkaia para el Periodo Estival de 2026! Puedes inscribirte en estas cuatro bolsas: 1️⃣ Coordinador/a de Socorristas. 2️⃣ Socorristas Acuáticos. 3️⃣ Socorristas Auxiliares. 4️⃣ Socorristas Acuáticos-Baño Adaptado. ➡️ Mira todos los detalles a través del enlace en nuestro perfil y presenta tu solicitud hasta el 19 de abril. #BizkaiaGazteak
🤳 Hemen da Bziber Lehiaketaren bederatzigarren edizioa, sare sozialetan euskarazko edukien sorkuntza sustatzeko helburuarekin (Instagram eta TikTok). 🤝 @azkuefundazioa-k antolatutako ekimena da Bziber, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin. 🌟 14 urtetik gora dituzten eta sare sozialetan edukia sortzen ari diren edo sortzen hasi nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete. ➡️ Kontsultatu oinarriak gure profileko estekaren bidez eta eman izena apirilaren 17ra arte! — 🤳 Ya está aquí la novena edición del Concurso Bziber, con el objetivo de fomentar la creación de contenidos en euskera en las redes sociales (Instagram y TikTok). 🤝 Bziber es una iniciativa organizada por @azkuefundazioa, y cuenta una vez más con el apoyo del Departamento de Euskera, Cultura y Deporte de la Diputación Foral de Bizkaia. 🌟 Pueden participar todas las personas mayores de 14 años que estén creando contenido en euskera en redes sociales o que deseen comenzar a hacerlo. ➡️ ¡Consulta las bases a través del enlace en nuestro perfil y apúntate hasta el 17 de abril! #BizkaiaGazteak
🪚 30 urte baino gutxiago dituzu eta zurgintzako profesional gisa lan egiteko prestakuntza jaso nahi duzu? Eman izena Laneratzen Laguntzeko Programan: Zuraren industria! 🧑🏫 Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako ibilbide hau 2026ko apirilaren 20tik ekainaren 10era bitartean emango da, 8:00etatik 14:00etara, Bilboko Boluetabarri Zentroan. Programak honako hauek eskaintzen dizkizu: ✔️ Laneko orientazioa, aktibazioa eta bitartekaritza. ✔️ Prestakuntza teknikoa arotzeriako eta altzarigintzako lanetan. ✔️ Prestakuntza funtsezko gaitasunetan. ✔️ Berdintasunari buruzko prestakuntza. ➡️ Gorde zure tokia gure profileko estekaren bidez ostirala baino lehen, apirilak 17! — 🪚 ¿Eres menor de 30 años y te gustaría formarte para trabajar como profesional de la carpintería? ¡Apúntate al Programa de Acompañamiento a la Inserción Laboral: Industria de la madera! 🧑🏫 El itinerario, ofrecido por la Diputación Foral de Bizkaia, se desarrollará del 20 de abril al 10 de junio de 2026, con horario de 8:00 a 14:00 en el Centro Boluetabarri de Bilbao. Este programa te ofrece: ✔️ Orientación, activación e intermediación laboral. ✔️ Formación técnica en trabajos de carpintería y mueble. ✔️ Formación en competencias clave. ✔️ Formación en igualdad. ➡️ ¡Guarda tu plaza a través del enlace en nuestro perfil antes de este viernes, 17 de abril! #BizkaiaGazteak
🧵 Ez galdu urteko lehen Filandoia! Apirilaren 25ean, 11:00etatik 14:00etara, La Perreran, FILANDÓN: Belaunaldien arteko Joskintza Topaketak hasiko ditugu. 💛 Belaunaldiak elkartzeko, ehun-teknikak ikasteko eta sormena partekatzeko gune paregabea. Brodatua, kakorratza, upcycling... eta askoz gehiago! 🌿 Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta @_bokashi_ -rekin lankidetzan. ✅ Izen-ematea doan gure profileko estekaren bidez: ekarri zure materiala eta parte hartu. Zatoz gurekin istorioak eta moda jasangarria ehuntzera! ✨ — 🧵 ¡No te pierdas el primer Filandón del año! Este 25 de abril, de 11:00 a 14:00 en La Perrera, arrancamos FILANDÓN: Encuentros de Costura Intergeneracional. 💛 Un espacio único para juntar generaciones, aprender técnicas textiles y compartir creatividad. Bordado, ganchillo, upcycling… ¡y mucho más! 🌿 En colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia, el Ayuntamiento de Bilbao y @_bokashi_. ✅ Inscripción gratuita a través del enlace en nuestro perfil: trae tu material y participa. ¡Ven a tejer historias y moda sostenible! ✨ #BizkaiaGazteak
🧑🏭 30 urte baino gutxiago badituzu, Bizkaian bizi bazara, Lanbiden altan emanda bazaude eta enplegu bila bazabiltza, begiratu Laneratzen Laguntzeko Programa: Metalaren Industria! 🥽 Ibilbide honek formakuntza teknikoa eskaintzen du arku-soldaduran gas babeslearekin, elektrodo kontsumigarriarekin, «MIG/MAG» soldaduran, baita berdintasunerako prestakuntza eta laneko orientazio-, aktibazio- eta bitartekaritza-ekintzak ere bai. ➡️ Izena emateko epea datorren asteazkenean itxiko da, apirilaren 15ean. Eman izena Bizkaiko Enplegu Atariaren bidez! — 🧑🏭 Si tienes menos de 30 años, vives en Bizkaia, estás dado o dada de alta en Lanbide y buscas empleo, ¡echa un vistazo al Programa de Acompañamiento a la Inserción Laboral: Metal! 🥽 El itinerario incluye formación técnica en soldadura por arco bajo gas protector con electrodo consumible, soldeo «MIG/MAG», formación en igualdad, y acciones de orientación, activación e intermediación laboral. ➡️ El plazo de inscripción cierra el próximo miércoles, 15 de abril. ¡Apúntate a través del Portal de Empleo de Bizkaia! #BizkaiaGazteak
🎓 Karrerako azken urtea edo master bat egiten ari zara, edo lizentziatu berria zara, eta ingeles maila altua duzu bai idatziz, bai hitz eginez? 🏛️ Basque Internships bekek New Yorkeko Guggenheimen praktikak egiteko aukera ematen dizute. Bertan, museoko hainbat proiektutan parte hartu ahal izango duzu, beste sail batzuekin harremanetan egon, eta zure esperientzia New Yorkeko galeria, bilduma pribatu, enkante-etxe eta beste museo batzuetara egindako bisitekin osatu. 💵 Praktikak 2026ko urriaren 5etik abenduaren 11ra bitartean izango dira, eta hautatutako pertsonek 6.000 dolarreko dirulaguntza izango dute. ➡️ Aurkeztu zure eskaera apirilaren 12ra (igandera) arte gure profileko estekaren bidez! — 🎓 ¿Estás cursando el último año de carrera, un máster o estás recién licenciado/a, y tienes un nivel alto de inglés escrito y hablado? 🏛️ Las Becas Basque Internships te ofrecen la oportunidad de realizar unas prácticas en el Guggenheim de Nueva York, donde podrás participar en diferentes proyectos del museo, relacionarte con otros departamentos y complementar tu experiencia con una serie de visitas a galerías, colecciones privadas, casas de subastas y otros museos de Nueva York. 💵 Las prácticas tendrán lugar del 5 de octubre al 11 de diciembre de 2026, y las personas elegidas contarán con una ayuda económica de 6.000 dólares. ➡️ ¡Puedes presentar tu solicitud hasta el domingo, 12 de abril a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
🪧 Ezagutzen dituzu bide homologatuetako seinaleak? 👀 Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Mendizale Federazioaren (@bizkaikomendizalefederazioa) bitartez, gida erabilgarri bat zabaldu du lurraldean aurki ditzakegun bide homologatuen seinaleei buruz. Seinaleztapen mota honek esperientzia segurua eta orientatua bermatzen du mendi-ibiliak maite dituzten guztientzat, Bizkaiko ingurune natural eta kulturalaren ezagutza sustatuz. Bi bidezidor mota daude: 🔴 Ibilbide Handikoak (GR®). 🟡 Eta Ibilbide Txikikoak (PR®). ➡️ Ikasi identifikatzen gure profileko estekaren bidez! — 🪧 ¿Conoces las señales de los senderos homologados? 👀 La Diputación Foral de Bizkaia, a través de la Federación Vizcaína de Montaña (@bizkaikomendizalefederazioa), ha difundido una útil guía visual sobre las señales de los senderos homologados que podemos encontrar en el territorio. Este tipo de señalización garantiza una experiencia de senderismo segura y orientada, promoviendo el conocimiento del entorno natural y cultural de Bizkaia. Hay dos tipos de sendero: 🔴 Los de Gran Recorrido (GR®). 🟡 Y los de Pequeño Recorrido (PR®). ➡️ ¡Aprende a identificarlos a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
🫀 Ez galdu "Carne y Arena" esperientziaren inguruan antolatutako jarduera-zikloa. “Carne y Arena” Alejandro González Iñarritu zinemagilearen lana da, EITBren Bilboko estudioetan ikusgai dagoena. 💡 Topaketa hauek Bilboko Itsamuseumen egingo dira, sarrera doakoa da, eta migrazio garaikideen inguruko hausnarketa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburuarekin antolatu dira. 1️⃣ “Indarkeria eta xenofobiari aurre egiteko ikuspegiak gaur egungo testuinguruan” solasaldia. Apirilaren 9ko 18:00etan. 2️⃣ “Afro Etorkizunaren Kartografia” erakusketa. Apirilaren 9tik 26ra (inaugurazioa apirilaren 9ko 20:00etan). 3️⃣ Hausnarguneak deituriko hausnarketarako saioak, Bilbon bizi diren pertsona migratuen esperientziak partekatzeko. Lehen topaketa apirilaren 16an, 18:00etan. Izena eman behar da. 🙌 Zure zain egongo gara! — 🫀 No te pierdas el ciclo de actividades organizadas en torno a la experiencia inmersiva “Carne y Arena”, la obra del cineasta Alejandro González Iñarritu instalada en los estudios de EITB en Bilbao. 💡 Estos encuentros se realizarán en el Itsamuseum de Bilbao, son de entrada libre, y buscan promover la reflexión y la sensibilización en torno a las migraciones contemporáneas. 1️⃣ El conversatorio/diálogo “Perspectivas frente a la violencia y la xenofobia en el contexto actual”. El 9 de abril a las 18:00. 2️⃣ La exposición “Cartografía del Futuro Afro”. Del 9 al 26 de abril (inauguración a las 20:00 del 9 de abril). 3️⃣ Los Hausnarguneak, sesiones de reflexión en las que se compartirán experiencias vitales de personas migrantes en Bilbao. Primer encuentro el 16 de abril a las 18:00. Inscripción necesaria. 🙌 ¡Te esperamos! #BizkaiaGazteak
🎨 Bilboko Rekalde Aretoak Barriek 2025 erakusketa-zikloa jasotzen jarraitzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sormenerako Beken hamargarren edizioan hautatutako artisten lanekin. ✨ Hurbildu zaitez Ra Asensiren aurkezpena ezagutzera, igande honetan amaituko dena (apirilak 12), eta datorren asteartetik aurrera, apirilak 14, ez galdu hurrengo erakusketa, Mar de Dios artistak sortutakoa. ➡️ Ikusi Barriek 2025 zikloaren programa osoa gure profileko estekaren bidez! — 🎨 La Sala Rekalde de Bilbao continúa acogiendo el ciclo de exposiciones Barriek 2025, con las creaciones de los y las artistas seleccionados en la décima edición de las Becas de Creación Artística de la Diputación Foral de Bizkaia. ✨ Acércate a descubrir la presentación de Ra Asensi antes de que termine este domingo, 12 de abril, y a partir del próximo martes, 14 de abril, no te pierdas la próxima exposición, creada por la artista de Mar de Dios. ➡️ ¡Echa un vistazo al programa completo del ciclo Barriek 2025 a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
📣 Bizkaia Gazteak Uribe-Kostak doako lau ikastaro antolatu ditu maiatzean eta ekainean, Aterpe Leioa Gaztegunean. 🗓️ Izena emateko epea igande honetan, apirilaren 12an, itxiko da. Kontsultatu edukiak gure profileko estekaren bidez eta animatu parte hartzera, plazak mugatuak dira! 1️⃣ Lehen Sorospenak. 2️⃣ Elikagaien Manipulatzailea. 3️⃣ Munduko Sukaldaritza-Amerika. 4️⃣ Munduko Sukaldaritza-Afrika. — 📣 Bizkaia Gazteak Uribe-Kosta ha organizado cuatro cursos gratuitos que tendrán lugar los meses de mayo y junio en Aterpe Leioa Gaztegunea. 🗓️ El plazo de inscripción para todos ellos cierra este domingo, 12 de abril. ¡Consulta los contenidos a través del enlace en nuestro perfil y anímate a participar, las plazas son limitadas! 1️⃣ Primeros Auxilios. 2️⃣ Manipulación de Alimentos. 3️⃣ Cocinas del Mundo-América. 4️⃣ Cocinas del Mundo-África. #BizkaiaGazteak
🧵 Filandoiak La Perrerara itzuli dira! Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta @_bokashi_-rekin lankidetzan, "FILANDON: Belaunaldien arteko Joskintza Topaketak" abiarazi dugu, ehuntzeko, jakintzak partekatzeko eta komunitatean sortzeko. 📅 Datak: apirilak 25 | ekainak 6 | urriak 24 ⏰ Ordutegia: 11:00 – 14:00 📍 Lekua: La Perrera, Bilbo ✅ Inskripzioa doan gure profileko estekaren bidez. Ikasi teknika tradizionalak eta garaikideak, brodatzetik hasi eta upcyclingeraino. Ekarri zure materiala eta parte hartu! — 🧵 ¡Vuelven los Filandones a La Perrera! En colaboración con la Diputación Foral de Bizkaia, el Ayuntamiento de Bilbao y @_bokashi_, lanzamos “FILANDÓN: Encuentros de Costura Intergeneracional” para tejer, compartir saberes y crear en comunidad. 📅 Fechas: 25 de abril | 6 de junio | 24 de octubre ⏰ Horario: 11:00 – 14:00 📍 Lugar: La Perrera, Bilbao ✅ Inscripción gratuita a través del enlace en nuestro perfil. Aprende técnicas tradicionales y contemporáneas, desde bordado hasta upcycling. ¡Trae tu propio material y participa! #BizkaiaGazteak
🤍 Gaur, martxoak 7, Osasunaren Munduko Eguna da! 🏃 Bizkaiak aukera ugari eskaintzen dizkizu bizimodu aktibo eta osasungarria mantentzeko, espazio irekietan eta naturan gogokoen duzun kirola eginez. ➡️ Ezagutu aire zabalean sasoian jartzeko eskura dituzun aukerak gure profileko estekaren bidez! — 🤍 ¡Hoy, 7 de marzo, es el Día Mundial de la Salud! 🏃 Bizkaia te ofrece un sinfín de posibilidades para mantener un estilo de vida activo y saludable practicando tu deporte preferido en espacios abiertos y en la naturaleza. ➡️ ¡Descubre las opciones que tienes a tu alcance para ponerte en forma al aire libre a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
🤔 Kuxkuxeatu nola egiten den txakolina, nola ehizatzen zen balea edo nola bizi ziren gure arbasoak duela milaka urte. 🤩 Kuxkuxeatu ehun urteko ehungintza‑fabrika bat edo mendeetako burdinola bat martxan. Edo kuxkuxeatu gure kultura, arte edo argazki‑erakusketa bat, gaztelu bat, koba bat edo kolorez beteriko baso bat. 🆕 Kuxkuxeatu.eus Bizkaiko Foru Museoen Sarearen webgune berria da. Aste Santu honetan, kuxkuxeatu Bizkaia bertako museoak eta enklabeak ezagutuz, gure kultura eta nortasunaren lekuko biziak dira eta! — 🤔 Curioséate cómo se hace el chacolí o cómo se pescaba una ballena. Cómo surgió la vida humana o cómo ha evolucionado nuestra identidad. 🤩 Curioséate una fábrica textil o una ferrería tal y como eran. O curioséate, si lo prefieres, una expo de arte o fotografía, un castillo, una cueva ancestral, un bosque de color… 🆕 Curioseate.eus es la nueva página web de la Red de Museos Forales de Bizkaia. Esta Semana Santa, ¡curioséate Bizkaia conociendo sus museos y enclaves, testigos vivos de nuestra cultura e identidad! #BizkaiaGazteak
🚲 BiziPuntoen sarea handitu egin da 9 geltoki berri gehituta, eta dagoeneko 110 daude lurralde osoan! 🔧 Hemendik aurrera, gurpil puztu batek edo azkoin solte batek ez zaitu geldiaraziko. Zure bizikleta inoiz baino hobeto egongo da, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak txirrindulariek gehien erabiltzen dituzten zenbait guneren ondoan jarri dituen BiziPuntoei esker. ➡️ Bizkaiko bizikletak konpontzeko geltokietan egin dezakezun guztia kontatatzen dizugu gure profileko estekaren bidez. — 🚲 ¡La red de BiziPuntos, con 9 estaciones más en marcha, alcanza ya las 110 en todo el territorio! 🔧 A partir de ahora, una rueda deshinchada o una tuerca suelta en tu bici no te va a detener. Tu bicicleta va a estar en mejor forma que nunca gracias a los BiziPuntos que el Departamento de Transportes y Movilidad Sostenible de la Diputación Foral de Bizkaia ha instalado junto a zonas ampliamente transitadas por ciclistas. ➡️ Te contamos lo que puedes hacer en las estaciones de reparación de bicicletas de Bizkaia a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak
✨ @bilbaorkestra-k eta Bizkaiko Foru-Museoek bat egin dute herritarrei kultura-abantaila gehiago eskaintzeko. “Kultura artearen grinaz” lelopean, bi erakundeek indarrak batuko dituzte foru-museoetara edo 2025-2026 denboraldiko kontzertuetara doazenek onura esklusiboak izan ditzaten. 🎻 Kanpaina 2026ko ekainaren 30era arte egongo da indarrean, eta deskontuak izango ditu BOSen kontzertuetarako tiketen erosketan, baita 2x1 promozioak aukeratutako foru-museoetarako sarreretan ere bai. ➡️ Begiratu xehetasun eta baldintza guztiak gure profileko estekaren bidez! — ✨ @bilbaorkestra y los Museos Forales de Bizkaia se unen para ofrecer nuevas ventajas culturales a la ciudadanía. Bajo el lema “Cultura por amor al arte”, ambas entidades suman fuerzas para que quienes visiten los museos forales o asistan a los conciertos de la temporada 2025-2026 puedan disfrutar de beneficios exclusivos. 🎻 La campaña estará vigente hasta el 30 de junio de 2026, e incluye descuentos en la compra de tickets para conciertos de la BOS y promociones 2x1 en las entradas a museos forales elegidos. ➡️ ¡Mira todos los detalles y requisitos a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
📣 Zure negozio berrirako behar duzun laguntza Bizkaiko Enpresentzako Gidan dago! 📖 Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak erraz jartzen dizu, Bizkaiko ekintzaileei eta enpresei zuzendutako dirulaguntza-programak, zerbitzuak, proiektu estrategikoak eta inbertsio-funtsak katalogo bakar batean bilduz. ➡️ Kontsultatu zure enpresa-abenturari ekiteko, zure enpresa berria sortzen laguntzeko eta hazi dadin lortzeko behar duzun guztia. Deskargatu gida gure profileko estekaren bidez! — 📣 ¡La ayuda que necesitas para tu nuevo negocio está en la Guía para las Empresas de Bizkaia! 📖 El Departamento de Promoción Económica de la Diputación Foral de Bizkaia te lo pone fácil, reuniendo sus programas de subvenciones, servicios, proyectos estratégicos y fondos de inversión dirigidos a personas emprendedoras y empresas de Bizkaia en un único catálogo. ➡️ Consulta todo lo necesario para iniciar tu aventura empresarial, crear una nueva empresa y conseguir que crezca. ¡Descarga la guía a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
👀 Alejandro G. Iñarrituren "Carne y Arena" errealitate birtualeko instalazioak Oscar sari berezia irabazi zuen 2017an Hollywoodeko Akademian, "aparteko esperientzia narratiboagatik", eta Bilbora iritsi da Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, EITBren eta BBK Fundazioaren eskutik. 🛂 Erakusketa honen bisitak Mexiko eta AEBen arteko muga zeharkatzen dutenek bizitzen dituzten egoera ezberdinetara hurbiltzen gaitu, Mexikoko eta Erdialdeko Amerikako pertsonen benetako testigantzen bitartez. 📍 Erakusketa Bilbon egongo da ekainaren 20ra arte, EITBren egoitzako 5. Platoan (Basurtuko Kaputxinoak 2). ➡️ Kontsultatu xehetasun gehiago eta erosi zure sarrera, eguna eta ordua hautatuz, gure profileko estekaren bidez. — 👀 La instalación de realidad virtual "Carne y Arena" de Alejandro G. Iñárritu, ganadora de un Óscar especial de la Academia de Hollywood en 2017 por su “experiencia narrativa excepcional”, llega a Bilbao de la mano de la Diputación Foral de Bizkaia, el Ayuntamiento de Bilbao, EITB y la Fundación BBK. 🛂 La visita a esta exposición nos acerca a las diferentes situaciones que viven quienes cruzan la frontera entre México y EEUU, a través de testimonios reales de personas mexicanas y centroamericanas. 📍 Esta exposición estará en Bilbao hasta el 20 de junio, en el Plató 5 de la sede de EITB (Capuchinos de Basurto 2). ➡️ Consulta más detalles y compra tu entrada eligiendo día y hora a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak
✨ 16 eta 30 urte bitartean dituzu eta artea interesatzen zaizu? 🎨 Cancha Libre (@cancha_libre_) bitartekaritza programa bat da, eta Rekalde Aretoarekin lankidetzan, arte eta kultura garaikideari hurbiltzeko era ezberdinak planteatu eta esperimentatzen ditu. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, lehen topaketa bat antolatu dute ostiral honetan, martxoak 27, arratsaldeko 18:00etan! ➡️ Ikusi xehetasun gehiago eta eman izena gure profileko estekaren bidez. — ✨ ¿Tienes entre 16 y 30 años y te interesa el arte? 🎨 Cancha Libre (@cancha_libre_) es un programa de mediación que, en coordinación con la Sala Rekalde, plantea sus propias formas de aproximación y entendimiento al terreno de juego artístico y cultural. Si quieres formar parte de esta iniciativa, ¡han organizado un primer encuentro este viernes, 27 de marzo a las 18:00 de la tarde! ➡️ Puedes consultar más detalles e inscribirte a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak
🟫 Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari atxikitako Garbiker sozietate publikoaren bitartez, A ze marroia kanpainaren karabana martxan du. ♻️ Karabanak Bizkaiko 28 udalerri zeharkatuko ditu. Udalerri bakoitzean set bat jarriko da, herritarrek hondakin organikoaren bereizketari eta kudeaketari buruz dituzten ezagutzak probatzeko lehiaketak hartuko dituena. Horrez gain, gazteak protagonista izango dira baita ere, 20 ikastetxe bisitatuko baitira, bertan jarduera eta dinamika ugari egiteko. ➡️ Kontsultatu noiz pasako den karabana ibiltaria zure herritik gure profileko estekaren bidez! — 🟫 La Diputación Foral de Bizkaia, a través de la sociedad pública Garbiker, adscrita al Departamento de Medio Natural y Agricultura, tiene en marcha la caravana de la campaña El gran marrón. ♻️ La caravana recorrerá 28 municipios de Bizkaia, donde se instalará un set que acogerá concursos para que la ciudadanía pueda poner a prueba sus conocimientos sobre la separación y gestión del residuo orgánico. Además, el público joven será también protagonista, ya que se visitarán 20 centros educativos en los que se realizarán diversas actividades y dinámicas. ➡️ ¡Consulta cuándo pasará la caravana itinerante por tu localidad a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
👩🎨 Artista bisuala bazara eta zure sormen-proiektuak Bizkaian egiten badituzu, hau zure interesekoa izango da! 🎨 Ertibil Bizkaia 2026 deialdiaren barruan sartzen dira lurraldeko artista berriei sariak ematea eta Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak hautatzea, pintura, eskultura, grabatua, soinu artea, argazkigintza eta bideo-artearen modalitateen baitan. ➡️ 2026ko martxoaren 30eko 13:30ak arte aurkeztu dezakezu zure eskaera. Kontsultatu oinarriak eta baldintzak gure profileko estekaren bidez! — 👩🎨 Si eres artista visual y realizas tus proyectos creativos en Bizkaia, ¡esto te interesa! 🎨 La convocatoria Ertibil Bizkaia 2026 incluye la concesión de premios a artistas emergentes del territorio y la selección de obras que formen parte de la Muestra Itinerante de Artes Visuales, que abarca las modalidades de pintura, escultura, grabado, arte sonoro, fotografía y videoarte. ➡️ Puedes presentar tu solicitud hasta las 13:30 del 30 de marzo de 2026. ¡Consulta las bases y requisitos a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak
Kargatu gehiago ↓
Gehiago ikusi nahi baduzu, jarrai iezaguzu gure gizarte sareetan