Bizkaia Gazteak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Jarduera-lerroak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Gida eta baliabideak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Programak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekimenak
- Gazteentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren Kanpainak
Zure negozio berrirako laguntza Bizkaiko Enpresentzako Gidan dago

Enplegua
Bizkaiko ekintzaileei eta enpresei zuzendutako dirulaguntza-programak, zerbitzuak, proiektu estrategikoak eta inbertsio-funtsak.
Enpresa bat sortzeko ideia on bat baduzu ere, negozio berri bati ekitea ez da batere erraza. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza duzu, Bizkaiko Enpresentzako Gida berrian bere baliabideen katalogo zabala pertsona ekintzaileen eskura jartzen duena. Gida horretan, zure enpresa-abenturari ekiteko, zure enpresa berria sortzen laguntzeko eta hazi dadin lortzeko behar duzun guztia kontsulta dezakezu; besteen artean, honako programa hauek:
- Proiektuen bideragarritasuna
- Enpresa-proiektua abian jartzea
- Enpresa-proiektua bizkortzea
- Sorkuntza-proiektuak garatzeko Bizkaia Sortzailea
- Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza
Ekintzaile izaten laguntzeko zerbitzu asko ere badituzu:
- Ekintzaileari arreta gunea
- Enpresa-inkubagailuak zure proiektuaren hasierako faseetarako
- Berariazko prestakuntza
- Mentoring
- Nazioarteko azelerazioa
Eta dagoeneko enpresa bat martxan baduzu, zure negozioa hobetzeko Berrikuntzarako, Nazioartekotzerako eta Talenturako programak, funtsak eta zerbitzuak kontsulta ditzakezu, zure sektorea edozein dela ere eta zure enpresaren egoera zehatzaren arabera.
Kontsultatu Ekonomia Sustatzeko Sailak zure proiektuagatik egin dezakeen guztia Bizkaiko Enpresentzako Gidan, eta hasi zure enpresa berria antolatzen.
"Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango duzu zure negozioa garatzen hasteko"
- 01
- 02
- 03
- 04
- 05
- 06

01/ Bizkaia Gazteak 2030

02/ Gazteentzako baliabideen eta laguntzen gida

03/ GAZTEEN LEIHOA

04/ GAZTEEKIN BIZKAIA EGITEN
Edozein lanbidetan jarduteko beharrezkoak izango diren gaitasunak

05/ Bizkaiko Saregileak
Entzun nahi zaitugu eta gauzak kontatu nahi dizkizugu. Aukera Berriak Batera bilatuko ditugu?

06/ BIZKAIA GAZTEAK 2030 ESTRATEGIA
DEIALDI IREKIAK
Informa zaitez Bizkaiko Foru Aldundiak deitu edo finantzatzen dituen beka, jardunaldi, jarduera, ikastaro eta abarri buruz
-
DIRU-LAGUNTZAK
AP-68 azpiegitura erabiltzen duten pertsona fisikoentzako dirulaguntza
Noiz arte 2025/12/31
Bizkaiko Foru Aldundia
-
DIRU-LAGUNTZAK
Bide-azpiegitura bidesaridunak erabiltzen dituzten pertsona fisikoentzako dirulaguntzak
Noiz arte 2025/12/31
Bizkaiko Foru Aldundia
-
DIRU-LAGUNTZAK
-
IKASTARO ETA TAILERRAK
-
DIRU-LAGUNTZAK
Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak
Noiz arte 2025/10/15
Bizkaiko Foru Aldundia
🌍 Jar zaitez martxan ingurumena zaintzeko! Gaur, apirilak 22, asteartea, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gure planetari eta bertako izaki biziei eragiten dieten arazoen inguruan herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin. 🌱 Ildo honetan, Sare Berdeak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Bizkaiko erakunde, enpresa eta pertsonek ingurumena babesteko egiten dituzten ekimenak biltzen dituen lankidetza-sarea. ➡️ Eman izena Sare Berdeak-en eta lagundu Bizkaia eta mundu jasangarriago bat eraikitzen! Ikusi xehetasunak gure profileko estekaren bidez. — 🌍 ¡Pasa a la acción en el cuidado del medio ambiente! Hoy, martes 22 de abril, se celebra el Día Internacional de la Madre Tierra, con la intención de sensibilizar a la población acerca de los problemas que afectan a nuestro planeta y a las diferentes formas de vida que lo habitan. 🌱 En este sentido, te invitamos a conocer Sare Berdeak, la red de colaboración que reúne diferentes iniciativas que llevan a cabo las entidades, empresas y personas en Bizkaia para proteger el medio ambiente. ➡️ ¡Apúntate a Sare Berdeak y ayuda a construir una Bizkaia y un mundo más sostenibles! Consulta detalles a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

ℹ️ Bihar, apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna izango da, berariaz gazteentzat diseinatutako informazio zerbitzuak Europa osoan agerian jartzeko helburuarekin. 🙋 Ezagutu Bizkaiko Gazteentzako Informazio Zerbitzuen (GIZ) bulego-sarea. Bertan, zu bezalako edozein gaztek informazioa eta aholkularitza jaso dezakezue, interesatzen zaizkizuen gaien inguruan. ➡️ Kontsultatu bulegoen mapa interaktiboa gure profileko estekaren bidez! — ℹ️ Mañana, 17 de abril, se celebra el Día Europeo de la Información Juvenil, con el objetivo de visibilizar en toda Europa la existencia de los servicios de información diseñados específicamente para jóvenes. 🙋 Descubre la red de oficinas de los Servicios de Información Juvenil (SIJ) en Bizkaia, donde cualquier persona joven como tú puede informarse y recibir asesoramiento sobre los temas que le pueden interesar. ➡️ ¡Consulta el mapa interactivo de las oficinas a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

💡 Errentari buruzko zalantzak argitu nahi dituzu? 👥 16-36 artekoa zara? ✍️ Eman izena gure hitzaldi digitalean: Errentari buruz jakin beharreko guztia 🗓️ Bizkaian, apirilaren 28an — 💡 ¿Quieres aclarar tus dudas sobre la renta? 👥 ¿Tienes entre 16-36? ✍️ Apúntate a nuestra charla digital: Todo sobre la renta 🗓️ En Bizkaia el 28 de abril #BizkaiaGazteak @gazteaukera

🙌 Badator Euskaraldia! Maiatzaren 15etik 25era, euskararen erabilera sendotzeko ariketa masiboa egingo dugu. 11 egunez, txapak jantzi eta ahobizi eta belarriprest izango gara. 💬 Euskararen erabilera normaltzeko aurrerapauso bat eman nahi dugulako, euskaraz eroso lan egiteko, euskaraz dibertitzeko eta barre egiteko, euskara erabiltzean gure hitz-jarioa hobetzeko... mila arrazoi daude Euskaraldian parte hartzeko! ➡️ Kontsultatu xehetasun gehiago eta eman izena ahobizi edo belarriprest bezala gure profileko estekaren bidez. — 🙌 ¡Ya viene Euskaraldia! Del 15 al 25 de mayo, realizaremos un ejercicio masivo para aumentar el uso del euskera. Durante 11 días, nos pondremos las chapas y seremos ahobizi y belarriprest. 💬 Porque queremos dar un paso adelante para normalizar el uso del euskera, trabajar cómodamente en euskera, divertirnos y reírnos en euskera, mejorar nuestra fluidez al hablar en euskera... ¡hay mil razones para participar en Euskaraldia! ➡️ Consulta más detalles y apúntate como ahobizi o belarriprest a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

🚵 Bizkaia leku ezin hobea da bizikleta maite duten pertsonentzat. Berdegune zabalak, errepideak eta bidegorri luzeak ditu, ibilbide anitzak eskainiz, gustu eta zailtasun-maila guztietara egokituak. 👍 Ez galdu proposatzen dizkizugun 14 txirrindularitza-ibilbideak, Bizkaian zehar modu seguru, praktiko, dibertigarri eta ekologikoan pedalei eman diezaiezun! ➡️ Kontsultatu informazio guztia gure profileko estekaren bidez. — 🚵 Bizkaia es un lugar ideal para las personas amantes de la bicicleta. Con amplias zonas verdes, recorridos de carretera y largos bidegorris, ofrece una amplia variedad de rutas, adaptadas a todos los gustos y niveles de dificultad. 👍 ¡Toma nota de las 14 rutas de ciclismo que te proponemos para que puedas ponerte a pedalear por Bizkaia de forma segura, práctica, divertida y ecológica! ➡️ Consulta toda la información a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

🤔 Bizkaiko udalerriren batera iritsi nahi duzu eta ez duzu argi nola egin? Bizkatik Mugitu app-a da aukerarik onena zuretzat. Kalkulatu ibilbideak tren, metro, tranbia edo autobusez, gehien interesatzen zaizkizun puntuen artean! 📍 Sartu jatorrizko kokapen bat eta helmugako beste bat, eta klik bakar batekin, iradokitako ibilbideak ikusi eta hoberen egokitzen zaizuna aukeratu ahal izango duzu. ➡️ Bizkaia zure zain duzu! Nahi duzun lekura iritsi, garraio publikoan. Ezagutu Bizkaitik Mugitu app-ari buruzko xehetasun gehiago gure profileko estekaren bidez. — 🤔 ¿Quieres llegar a algún municipio de Bizkaia y no tienes claro cómo hacerlo? La app Bizkatik Mugitu es la mejor opción para ti. ¡Calcula rutas en tren, metro, tranvía o autobús entre los puntos que más te interesen! 📍 Introduce una ubicación de origen y otra de destino, y con un solo click podrás ver las rutas sugeridas y elegir la opción que mejor te encaje. ➡️ ¡Bizkaia te espera! A donde quieras, en transporte público. Conoce más detalles sobre la app Bizkaitik Mugitu a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

👟 Astelehen honetan, apirilak 7, Osasunaren Munduko Eguna ospatzen dugu. Zure osasuna indartzeko helburuarekin, ba al da bizimodu aktiboa mantentzea eta ariketa fisikoa erregulartasunez egitea baino erabaki hoberik? Are gehiago, etxetik gertu eta naturaz inguratuta egin dezakezunean! ⛰️ Bizkaiak aukera ugari eskaintzen dizkizu espazio irekietan zure kirol gogokoena praktikatzeko. Jarri sasoian mendi-ibiliak, kalistenia, igeriketa edo eskalada eginez, besteak beste. ➡️ Ikusi xehetasun gehiago gure profileko estekaren bidez! — 👟 Este lunes, 7 de abril, se celebra el Día Mundial de la Salud. ¡Y qué mejor forma de potenciar tu salud que manteniendo un estilo de vida activo y practicando ejercicio de forma regular! Más aún, cuando lo puedes hacer cerquita de casa y en plena naturaleza. ⛰️ Bizkaia te ofrece un sinfín de posibilidades para practicar tu deporte preferido en espacios abiertos. Ponte en forma haciendo actividades como senderismo, calistenia, natación o escalada, entre otras. ➡️ ¡Consulta más detalles a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

🎭 Bertako talentu sortzailea sustatzeko konpromiso argiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak bi beka-deialdi berri onartu ditu: bata, arte plastiko eta ikusmen-arteen sorkuntza artistikoa bultzatzeko, eta, bestea, arte eszenikoen arloan prestakuntza eta hobekuntza sustatzeko (arte dramatikoa, musika eta dantza). 🗓️ Bi kasuetan, aurkezpen-epea apirilaren 15ean amaituko da. Kontsultatu baldintzak eta informa zaitez gure profileko estekaren bidez! — 🎭 Comprometida con el impulso del talento creativo en el territorio, la Diputación Foral de Bizkaia ha aprobado dos nuevas convocatorias de becas: una va destinada específicamente a la creación artística en artes plásticas y visuales, y la otra, a la formación y perfeccionamiento en el área de las artes escénicas (arte dramático, música y danza). 🗓️ En ambos casos, el plazo de presentación finaliza el martes, 15 de abril. ¡Consulta los requisitos e infórmate a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

💡 Enpresa bat sortzeko ideia ona izan arren, negozio berri bat hastea ez da zeregin erraza. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak baliabideen katalogo zabal bat jartzen du zure eskura, Bizkaiko Enpresentzako 2025 Gida berrian. Dokumentu honetan, zure enpresaren ibilbidea hasteko, proiektu bideragarri bat sortzen laguntzeko eta haren hazkundea lortzeko behar duzun guztia kontsultatu dezakezu. ➡️ Behar duzun bultzada klik bakar baten atzean dago! Deskargatu gida gure profileko estekaren bidez. — 💡 Aunque tengas una buena idea para emprender y montar una empresa, empezar un nuevo negocio nunca es fácil. Por eso, desde la Diputación Foral de Bizkaia, ponemos a tu disposición un amplio catálogo de recursos en la nueva Guía para las Empresas de Bizkaia 2025, donde puedes consultar todo lo necesario para iniciar tu aventura empresarial, ayudarte a crear un proyecto viable y conseguir que crezca. ➡️ ¡El empujón que necesitas está a un solo click! Accede a la guía a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

🗣️ Boluntario-ekintzak egin nahi baldin badituzu, baina ez badakizu nondik hasi, ez galdu Bizkaia Garak (@bizkaiagara) antolatutako herritarrak aktibatzeko aurrez-aurreko hitzaldia datorren asteazkenean, apirilak 9! 🙋 Bizkaia Gara eraldaketa sozialarekin konprometitutako mugimendu herritarra da. Ezagutu nola aktibatu dezakezun zure alde solidarioa, zure kezken, gaitasunen eta denbora librearen arabera. ➡️ Eman izena gure profileko estekaren bidez! — 🗣️ Si te has planteado alguna vez hacer acciones de voluntariado, pero no sabes por dónde empezar, ¡no te pierdas la charla presencial de activación ciudadana de Bizkaia Gara (@bizkaiagara) el próximo miércoles, 9 de abril! 🙋 Bizkaia Gara es un movimiento ciudadano comprometido con la transformación social. Descubre cómo puedes activar tu lado solidario, en función de tus inquietudes, capacidades y disponibilidad. ➡️ ¡Inscríbete a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

💻 Kodean murgildu nahi duzu? 42 Urdulizen Open Day-ak (@42urdulizftef) helburu hori lortzeko aukera emango dizu. 42ren metodologia berritzaile eta disruptiboa ezagutzera gonbidatzen zaitugu, ikasleak haien programazio-ikaskuntzaren protagonista egiten dituena. ➡️ Ate irekien hurrengo jardunaldiak apirilaren 4an eta 8an izango dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako baldintzarik betetzea parte hartzeko. Informa zaitez gure profileko estekaren bidez! — 💻 ¿Quieres sumergirte en el código? El Open Day de 42 Urduliz (@42urdulizftef) te dará la oportunidad de conseguirlo. Te invitamos a que conozcas la metodología innovadora y disruptiva de 42, que sitúa a los y las estudiantes como protagonistas de su propio aprendizaje en programación. ➡️ Las próximas jornadas de puertas abiertas tendrán lugar los días 4 y 8 de abril, y no hacen falta requisitos previos para asistir. ¡Infórmate a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

💬 Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak Udal Gaztedi Lurralde Kontseiluaren topaketa berria antolatu zuen pasa den ostiralean, martxoak 28, Bilbon. 😔 Bizkaiko ehun udal ingururen parte-hartzearekin batera, gazteen artean geroz eta ohikoagoa den nahi ez den bakardadearen arazoa jorratu zen. Fenomeno honek Euskadiko gazteen %29,5ari eragiten dio dagoeneko, Bakardadearen Barometroaren datu berrienen arabera. ➡️ Ikusi topaketari buruzko informazio gehiago gure profileko estekaren bidez. — 💬 El Departamento de Empleo, Cohesión Social e Igualdad de la Diputación Foral de Bizkaia celebró el pasado viernes, 28 de marzo, un nuevo encuentro del Consejo Territorial Udal Gaztedi en Bilbao. 😔 Junto a un centenar de ayuntamientos vizcaínos, se abordó la creciente problemática de la soledad no deseada entre la juventud, un fenómeno que afecta ya al 29,5% de los y las jóvenes en Euskadi, según los datos más recientes del Barómetro de la Soledad. ➡️ Amplía la información sobre el encuentro a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

🐦⬛ Ornitologiari, ekologiari eta/edo natura-turismoari buruz duzun ezagutzan eta esperientzian sakontzea gustatuko litzaizuke? Ezagutu Urdaibai Bird Centerreko udako boluntariotza programa! 🌱 Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatuta, ekimenean parte hartzen duten boluntarioek ingurumen-hezkuntzako eta natura-baliabideen dibulgazioko ezagutzak eskuratuko dituzte, bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak egingo dituzte, eta padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak burutuko dituzte. ➡️ Kontsultatu informazio guztia eta eman izena gure profileko estekaren bidez! — 🐦⬛ ¿Te interesa ahondar en tus conocimientos y experiencia sobre ornitología, ecología y/o turismo de naturaleza? ¡Conoce el programa de voluntariado veraniego de Urdaibai Bird Center! 🌱 Situadas en la reserva de la Biosfera de Urdaibai, las personas voluntarias que tomen parte en la iniciativa adquirirán conocimientos de educación ambiental y divulgación de los recursos naturalísticos, realizarán actividades de información y atención a los visitantes, así como de observación e interpretación de las aves de la marisma. ➡️ ¡Consulta más información e inscríbete a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

👷 Zure laneratzea bultzatzeko laguntza behar duzu? Laborlan 2025 prestakuntza eta enplegua uztartzen dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren programa mistoa da, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta lanpostu egonkor bat aurkitzen laguntzeko helburua duena. 🤝 Prozesuak prestakuntza praktikoa eta kontrataziorako konpromisoa eskaintzen ditu, enpresen eta lan bila dauden pertsonen arteko zirkulua betez. ➡️ 18 urte baino gehiago badituzu eta Bizkaian erroldatuta bazaude, kontsultatu xehetasun guztiak gure profileko estekaren bidez! — 👷 ¿Necesitas ayuda para impulsar tu inserción laboral? Laborlan 2025 es un programa mixto de la Diputación Foral de Bizkaia que combina formación y empleo, dirigido a cualificar a sus participantes y facilitar que encuentren un puesto de trabajo estable. 🤝 El proceso incluye formación práctica y un compromiso de contratación que cierra el círculo entre las empresas y las personas en busca de trabajo. ➡️ Si tienes más de 18 años y estás empadronado o empadronada en Bizkaia, ¡consulta todos los detalles a través del enlace en nuestro perfil! #Enplegua #Empleo #BizkaiaGazteak

💶 Garapenerako lankidetzaren eta gizarte hezkuntzaren esparruan lan egiten baduzu, eman begirada bat dirulaguntza hauei! Honakoei zuzenduak daude, besteak beste: irabazi asmorik gabeko erakundeak, gizartea eraldatzeko sentsibilizazio proiektuak, herrialde pobretuetako eta Bizkaiko ekintzak, larrialdietarako laguntzak eta ekintza humanitarioak. ➡️ Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 14an itxiko da. Kontsultatu xehetasun guztiak gure profileko estekaren bidez! — 💶 Si trabajas en el ámbito de la cooperación al desarrollo y la educación social, ¡echa un vistazo a estas subvenciones! Están dirigidas a organizaciones sin ánimo de lucro, a proyectos de sensibilización para la transformación social, a acciones en países empobrecidos y/o en Bizkaia, a ayudas de emergencia y de acción humanitaria… ➡️ El plazo de presentación de solicitudes cierra el 14 de abril. ¡Consulta todos los detalles a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

💼 Laguntza behar duzu lan merkatura itzultzeko? 3R Programak babesa eskaintzen die langabezi egoeran dauden Bizkaiko gazteei, birorientazio eta birkualifikazio proiektuen bidez, eta lan-bitartekaritza pertsonalizatuaren bidez. ➡️ Ezagutu programari buruzko xehetasun gehiago gure profileko estekaren bidez! — 💼 ¿Necesitas ayuda para reincorporarte en el mercado laboral? El Programa 3R ofrece apoyo a personas jóvenes que han quedado en situación de desempleo en Bizkaia, a través de proyectos de reorientación y recualificación, así como de intermediación laboral personalizada. ➡️ ¡Conoce más detalles sobre el programa a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

🌳 Gaur, martxoak 21, ostirala, Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu! Hiriko zarata atzean utzi eta naturarekin kontaktu zuzena eduki nahi baduzu, naturagune hauek zure aukerarik onena izango dira. ⛰️ Hemen bertan, Bizkaian, Gorbeia bezalako parkeak ditugu, bere zelai eta basoekin ongietorria ematen dizutenak. Urkiolan, bestalde, kondaira, tradizio eta magiaz betetako leku bat duzu zain. Bien bitartean, Bizkaiko mugetan, Armañongo leize eta haitzuloek lurpeko labirinto eder bat erakutsiko dizute. ➡️ Zatoz gure paradisu naturalak ezagutzera! Ezagutu itzazu gure profileko estekaren bidez. — 🌳 ¡Hoy, viernes 21 de marzo, se celebra el Día Internacional de los Bosques! Si buscas alejarte del ajetreo de la ciudad y establecer contacto con la naturaleza, estos espacios naturales se convierten en tu mejor opción. ⛰️ Aquí en Bizkaia, tenemos parques como Gorbeia, que te da la bienvenida con sus prados y bosques. En Urkiola, en cambio, te espera un lugar envuelto en leyendas, tradiciones y magia. Mientras tanto, en los confines de Bizkaia, la belleza subterránea de Armañón te adentrará en un laberinto de simas y grutas. ➡️ ¡Ven a conocer nuestros paraísos naturales! Descúbrelos a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

☪️ Ziur hitza entzuna duzula, baina ba al dakizu benetan zer den Ramadana? Bidaya Elkarteak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Iftar berezi batera gonbidatzen zaituzte, gazte musulmanen eta ez musulmanen arteko topaketa, elkarrizketa eta ezagutza gunera. ➡️ Hitzordua martxoaren 27an izango da, osteguna, EGKren Bilboko egoitzan. 16 eta 30 urte bitarte badituzu, hurbildu zaitez eta ekarri jateko zerbait partekatzeko! Gogoratu halala izan behar duela. Ikusi xehetasun gehiago gure profileko estekaren bidez. — ☪️ Seguro que has oído hablar de ello, pero, ¿sabes realmente lo que significa el Ramadán? La Asociación Bidaya y el Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK) te invitan a un Iftar especial, un espacio de encuentro, diálogo y conocimiento entre personas jóvenes musulmanas y no musulmanas. ➡️ La cita tendrá lugar el jueves 27 de marzo, en la sede de EGK en Bilbao. Si tienes entre 16 y 30 años, ¡acércate y trae algo de comida para compartir! Recuerda que debe ser halal. Consulta más detalles a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

😢 Askotan, nerabeek egoera emozional konplexuei egin behar izaten diete aurre, eta horien artean, dolua da (adiskidetasuna amaitzea, bikotea haustea, heriotza…) bizi dezaketen esperientziarik zailenetako bat. 🗣️ Gai honen inguruan, “Doluaren bidaia: nola sendatu eta nola egin aurrera itxiera emozionaletan” EMOZIO Jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu. Bi saio izango ditu: lehena nerabeei zuzendua, martxoaren 21ean, eta bigarrena beste adin guztiei zuzendua, martxoaren 27an. ➡️ Informa zaitez gure profileko estekaren bidez! — 😢 A menudo los y las adolescentes enfrentan situaciones emocionales complejas, y el duelo (ya sea en forma de rupturas de amistad, de pareja, muerte…) es una de las experiencias más difíciles que pueden atravesar. 🗣️ Sobre este tema, queremos invitarte a las Jornadas EMOZIO “El viaje del duelo: Cómo sanar y avanzar en los cierres emocionales”. Contará con dos sesiones: una dirigida exclusivamente a adolescentes, el 21 de marzo, y otra para el resto de edades, el 27 de marzo. ➡️ ¡Infórmate a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

🍇 Prestakuntza praktikoa jaso nahi duzu Nekazaritza Zuzendaritza Nagusiaren Nekazaritza eta Abeltzaintza zerbitzuetan? 🐄 Sektore honetan lan egitea interesatzen bazaizu, mahastizaintza eta enologia, landare-osasuna eta Animalien Osasunerako laborategiko analisi serologikoen arloetan prestakuntza praktikoa jasotzeko bekak ezin hobeak izango dira etorkizunean beharko dituzun gaitasun profesionalak eskura ditzazun! Beka bakoitza 900 eurokoa izango da hilean. ➡️ Izena emateko epea martxoaren 31n, astelehenean, amaituko da. Kontsultatu xehetasunak gure profileko estekaren bidez! — 🍇 ¿Quieres recibir formación práctica en los servicios de Ganadería y Agrícola de la Dirección General de Agricultura? 🐄 Si te interesa dedicarte a este sector, las becas de formación práctica en los ámbitos de viticultura y enología, sanidad vegetal, y análisis serológicos en laboratorio de Sanidad Animal serán ideales para que adquieras competencias profesionales de cara al futuro. Cada beca será de 900 euros mensuales. ➡️ El plazo de inscripción finaliza el lunes, 31 de marzo. ¡Consulta los detalles a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

👩🏾 Ostiral honetan, martxoak 21, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. 🤝🏽 Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaia koloretan” aldarrikatzen du, hau da, aniztasuna eta mestizajea aukera eta aberastasun sozial gisa ikusten dituen Bizkaia. Desberdintasunak onartzeak eta guztiok batzen dugula ulertzeak gizarte inklusibo, sortzaile eta kohesionatuagoa egiten gaitu. ➡️ Ezagutu aste honetan izango ditugun kulturarteko eta arrazakeriaren aurka sentsibilizatzeko jarduerak gure profileko estekaren bidez. Zure zain izango gaituzu! — 👩🏾 Este viernes, 21 de marzo, se celebra el Día Internacional para la Eliminación de la Discriminación Racial. 🤝🏽 La Diputación Foral de Bizkaia apuesta por una "Bizkaia a colores" que asuma la diversidad y el mestizaje como oportunidades y riqueza social. Aceptar las diferencias y entender que todas y todos sumamos nos convierte en una sociedad más inclusiva, creativa y cohesionada. ➡️ Conoce las actividades interculturales y de sensibilización antirracista que tendrán lugar esta semana a través del enlace en nuestro perfil. ¡Te esperamos! #BizkaiaGazteak
📢 18 eta 30 urte bitarte baldin badituzu eta unibertsitate gradua edo lanbide heziketa egiten ari bazara, ez galdu aukera hau! 🇮🇪 Etikasi 2025 programa gazteek giza eskubideei buruz ikasteko proiektu bat da, bereziki, motibazio politikoa duen indarkeriari buruz. Hezkuntza-bisitak egingo dira Ipar Irlandara (bost eguneko bidaia Belfast eta Derryra) eta Euskadira. Gastu guztiak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere gain hartzen ditu. Eskaerak bidaltzeko epea igande honetan itxiko da, martxoak 16. ➡️ Informa zaitez gure profileko estekaren bidez! — 📢 Si tienes entre 18 y 30 años y estás cursando un grado universitario o formación profesional, ¡esto te puede interesar! 🇮🇪 El programa Etikasi 2025 es un proyecto para que las personas jóvenes aprendan sobre derechos humanos, en especial, sobre la violencia con motivación política. Incluye visitas educativas a Irlanda del Norte (un viaje de cinco días a Belfast y Derry) y Euskadi. Todos los gastos están cubiertos por el Consejo de la Juventud de Euskadi (EGK). El plazo para enviar solicitudes cierra este domingo, 16 de marzo. ➡️ ¡Infórmate a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak @gaztekontseilua

🎶 14 eta 17 urte bitarte baldin dituzu, Bizkaian bizi bazara eta musika ikasketak egiten badituzu edo musikarako gaitasun bereziak badituzu, hau zure interesekoa izango da! 🎸 Señeak Bizkaia Rock Kanpusa (@seneakbizkaia) Lauaxeta ikastolan ospatuko da, apirilaren 21etik 26ra arte, Pazko Astean, hain zuzen ere. 20 pertsona hautatuko dira Euskadiko lehen mailako artisten eskutik klase pertsonalizatuak jasotzeko, eta ikaskideekin musika estiloak praktikatzeko eta fusionatzeko aukera izango dute baita ere. ➡️ Izena emateko epea martxoaren 25ean itxiko da, asteartean. Kontsultatu xehetasun guztiak gure profileko estekaren bidez! — 🎶 ¿Tienes entre 14 y 17 años, vives en Bizkaia y cursas estudios musicales o tienes habilidades especiales para la música? ¡Esto te interesa! 🎸 Señeak Bizkaia Rock Kanpusa (@seneakbizkaia) tendrá lugar en la ikastola Lauaxeta del 21 al 26 de abril, durante la Semana de Pascua. Se seleccionarán 20 personas para recibir clases personalizadas de la mano de artistas de Euskadi de primer nivel, y tendrán la oportunidad de practicar y fusionar estilos musicales con sus compañeras y compañeros. ➡️ El plazo de inscripción cierra el 25 de marzo, martes. ¡Consulta todos los detalles a través del enlace en nuestro perfil! #BizkaiaGazteak

🏆 Pasa den ostiralean, martxoak 7, emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko 2025eko Zirgari Sariak ospatu genituen. Bertan, aintzatespenak banatu zitzaizkien Carmen Mijangos zientzialariari (ohorezkoa), eCivis Elkartearen “Musika eta Zure Begirada” proiektuari, eta Mujeres con Voz Elkarteari. 🗣️ 500 pertsona inguru bertaratu ziren ekitaldira, besteak beste, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Teresa Laespada Diputatu Nagusiordea eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko Foru Diputatua, eta Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako Zuzendaria. Gainera, Gospel Bilbao abesbatzak zuzenean abestu zuen, galari soinu-banda aparta ipiniz. ➡️ Ekitaldia berriz ikusi eta xehetasun gehiago ezagutu ditzakezu gure profileko estekaren bidez. — 🏆 El pasado viernes, 7 de marzo, celebramos los Premios Zirgari 2025 por la igualdad entre mujeres y hombres, y se entregaron galardones a la científica Carmen Mijangos (honorífico), el proyecto "Musika eta zure Begirada" de la Asociación eCivis, así como la Asociación Mujeres con Voz. 🗣️ La gala contó con la asistencia de cerca de medio millar de personas, entre las que se encontraban la Diputada General de Bizkaia, Elixabete Etxanobe, la Teniente de Diputada General y Diputada Foral de Empleo, Cohesión Social e Igualdad, Teresa Laespada, y la Directora de la Obra Social BBK, Nora Sarasola. Además, el Coro Gospel Bilbao puso la banda sonora a la ceremonia con una actuación en vivo. ➡️ Puedes volver a ver la gala y conocer más detalles al respecto a través del enlace en nuestro perfil. #ZirgariSariak #BizkaiaGazteak

👩 Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu! ⭐ "Ni feminista naiz" da erakundeen arteko aurtengo kanpainaren leloa. Feminismoak gizarteari egiten dion ekarpena aldarrikatu eta berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenei balioa eman nahi die. Honekin batera, feminismoaren balioek pertsonen eguneroko bizitzan botere eraldatzailea dutela erakutsi nahi du. ➡️ Feminismoa zurekin bat! Ezagutu kanpainari buruzko xehetasun gehiago gure profileko estekaren bidez. — 👩 ¡Hoy, 8 de marzo, celebramos el Día Internacional de las Mujeres! ⭐ "Ni feminista naiz" es el lema de la campaña interinstitucional de este año, que pretende reivindicar la aportación del feminismo a la sociedad y poner en valor los avances conseguidos en materia de igualdad, así como mostrar que los valores del feminismo tienen un poder transformador en la vida diaria de las personas. ➡️ ¡El feminismo va contigo! Conoce más detalles sobre la campaña a través del enlace en nuestro perfil. #BizkaiaGazteak

Kargatu gehiago ↓
Gehiago ikusi nahi baduzu, jarrai iezaguzu gure gizarte sareetan