Aurreztu Bizkaibuseko bidaietan

Osasuna eta ongizatea

26 urte baino gutxiago badituzu eta garraio publikoan bidaiatzen baduzu, Bizkaibusek gazteentzat eskaintzen dituen eta bidaia bakoitzean aurrezteko aukera ematen duten tarifak ezagutzea gustatuko zaizu.

26 urte baino gutxiago badituzu eta garraio publikoan bidaiatzen baduzu, Bizkaibusek gazteentzat eskaintzen dituen eta bidaia bakoitzean aurrezteko aukera ematen duten tarifak ezagutzea gustatuko zaizu.

Hauek dira eros ditzakezun bi titulu-aukerak:

GAZTE 70

  • Gehienez ere, 70 bidaia egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean.
  • Behin 70 bidaiak amaituta, berriro ere karga daiteke.

GAZTE ORO

Bidaiak mugarik gabe egin daitezke elkarren segidako 30 egunetan, baliozkotasunaren hasiera-egunetik aurrera zenbatzen hasita, Barik txartelean kargatzean aukeratutako guneen jatorrien eta helmugen artean.

Bi tituluetarako baldintzak:

Baldintzak:

  • 26 urtetik beherakoak.
  • Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta daudenak.

Garraioa

Bizkaibusen, Metro Bilbaon, Euskotrenen, Bilboko Tranbian eta Larreinetako Funikularrean erabil daiteke.

Kargatu

Barik txartel pertsonalizatu batean kargatu daiteke, eta txartelaren titularrak baino ezin du erabili.

Tarifak barik

Zer egin behar da Barik txartelean kargatu ahal izateko?

Bezeroen arretarako bulego batera joatea, jatorrizko NANarekin eta jatorrizko errolda-ziurtagiriarekin edo jatorrizko errolda-agiriarekin. Ez da kopiarik onartuko. Beste pertsona bat ere aurkez daiteke titularraren jatorrizko dokumentazioarekin batera (NANa barne)

Bizkaibusen bezeroen arretarako telefonoa

946 125 555

Barik-en bezeroen arretarako telefonoa

901123123

Barik-en bezeroen arretarako bulegoak

Bilbon

  • San Mames (Bezeroen Arretarako Bulegoan, Geltoki Intermodalean).
  • Zazpikaleak (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan).
  • San Inazio (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan).
  • Bilbobus (Bezeroen Arretarako Bulegoan, Poza Lizentziatuaren kalea 6).
  • Euskotren Atxuri (Bezeroen Arretarako Bulegoan).

Getxon

Areeta (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan).

Barakaldon

Ansio (Metro Bilbaoko Bezeroen Arretarako Bulegoan).

Gogoratu zure barik baliozkotzea autobusean sartzean eta irtetean, horrela zure Gazte Bizkaibus blokeatzea saihestuko duzu!