Bat egin mugikortasun jasangarriarekin MugiON APPari esker

Jasangarritasuna Osasuna eta ongizatea

Patinetean edo bizikletaz zoazenean zure segurtasuna hobetu Aldundiak sortutako aplikazioaren online ikastaroekin

Ingurumena gehien errespetatzen duen garraioaren alde egiten baduzu, eta bizikletan ibiltzea edo zure patinete elektrikoarekin mugitzea gustatzen bazaizu, MugiON APPa deskargatu, txirrindularien, patinisten eta gainerako kaleen eta errepideen erabiltzaileen segurtasuna eta bizikidetza hobetzeko Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Departamentuaren ekimena.

Bizikletaz mugitzen bazara, lehen urratsetatik hasi eta taldean nola zirkulatu arte doazen txirrindularitzari buruzko 4 ikastaroak erraz bete ditzakezu, baita informazio orokorra duen atala ere. Eta hirian patinete elektrikoan ibiltzea nahiago baduzu, zuretzat bereziki diseinatutako ikastaroa bat aurkituko duzu:

  • Txirrindularitzako ikastaro teorikoa.
  • Txirrindularitzako ikastaro praktikoa
  • Gidariak txirrindularien eta patineteen erabiltzaileen aurrean.
  • Oinezkoak txirrindularien eta patineteen erabiltzaileen aurrean.
  • Txirrindularitzari buruzko informazio osagarria.
  • Patinete ikastaroa.

MugiON APParen ikastaroek zure joan-etorriez modu seguruan gozatzeko behar duzun informazio guztia zure eskura jartzen dute, eta istripuak saihesteko, kaskoa jartzeko, abiadura-mugak zein diren, mugikorrak eta aurikularrak behar bezala nola erabili behar diren edo bidegorrietan, oinezkoentzako eremuetan eta hiri osoan gainerako ibilgailu eta pertsonekin nola bizi jakiteko aholku praktikoak ematen dizkizute.

Mugikorrean zurekin beti eramateko eta zure bizikletarekin eta patinetearekin gozatzeko, MugiON APPa deskargatu dezakezu Android-en eta IOs-en.

MugiON APPan zure bizikletaz edo patinete elektrikoaz gozatzeko informazio guztia duzu