Osasuna eta ongizatea

KIROLEAN IZENA EMAN KIROLBIDEREKIN!

Kirolbide atarian duzu zure kirol gogokoenez gozatzeko behar duzun informazio guztia

Kirolean izena eman Kirolbiderekin!

Ba al dakizu…

...beka batzuen epea zabalik dagoela?

Irakurri gehiago

null Zure errenta, inoiz baino errazagoa

Zure errenta, inoiz baino errazagoa

Gizarte-konpromisoa

Ez du axola lehenengo aldiz aurkeztu behar duzun edo aurreko urteetan egin duzun. Bizkaiak proposamen bat du zuretzat.

2020an lan egin baduzu, pentsio bat jaso baduzu edo beste arrazoiren batengatik diru-sarrerak izan badituzu, eta Errentaren aitorpena aurkezteko betebeharra izateko baldintzak betetzen badituzu, aurten inoiz baino errazagoa izango da: Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak zure ordez egingo du.

Foru Ogasunak zure datu guztiak hartuko ditu, 2020an zehar izan dituzun diru-sarrerak eta kendu ditzakezun gastuak, eta horiekin guztiekin apirilaren 6tik aurrera zure etxera posta arruntez iritsiko den aitorpen-proposamen bat egingo du, egoitza elektronikoko jakinarazpen-ontzian eta IOS eta Androiderako aplikazioan ere kontsultatu ahal izango duzuna.

Gutunean hiru dokumentu ezberdin aurkituko dituzu:

  • Ogasunak eskuragarri duen informazioarekin egindako zure aitorpenaren zirriborroaren emaitza.
  • Ordezkaritza-gako bat, beste pertsona batek errentaren izapideak zure izenean egin ditzan.
  • Bak eskuratzeko eta zure aitorpen-zirriborroa kontsultatzeko, aldatzeko eta elektronikoki aurkezteko beharko duzun aktibazio-kodea. Aurreratu zaitez eta eskuratu zure Bak aktibazio-kodea hemen eskatuz eta, kodea jasotakoan, esteka honetan aktibatuz.

Proposamena ikustera sartzen zarenean, lehenik eta behin, berrikusi egin behar duzu, datu guztiak zuzenak direla egiaztatu, eta diru-sarrera guztiak eta kenkari guztiak agertzen direla egiaztatu, hala nola zure etxearen alokairuaren eta hipotekaren ordainketa, etxebizitza-kontu bat izatea edo GKEei egiten dizkiezun ekarpenak. Ideia ona da, halaber, aitorpena hobeto nola aterako zaizun egiaztatzea, Banaka edo Batera aurkezten baduzu.

*Gogoratu alokairuaren ordainketa, etxe baten erosketa edo etxebizitza-kontu bat zure aitorpenean sartzea, kenkari bat izan baitaiteke (Informazio gehiago)

Behin informazio guztia egiaztatu, eta proposamenean beharrezkotzat jotzen duzuna gehitu, zuzendu, osatu, kendu edo ezabatu ondoren, aitorpena apirilaren 6tik ekainaren 30era bitartean aurkez dezakezu.

  • Itzultzekoa: Ogasunak zure banku-kontuan sartuko dizu zenbatekoa, aurkeztu eta zazpi eguneko epean.
  • Ordaintzekoa: ordainketa Ogasunean helbideratu dezakezu eta uztailaren hasiera arte ez dizu kobratuko.

Zure zirriborroa kontsultatzeko elektronikoki identifikatu beharko duzu.

Errenta aitorpenari buruzko informazio edo laguntza gehiago behar baduzu, Ogasunaren web orria kontsulta dezakezu edo 94 608 30 00 telefonora deitu.

"Errenta20 aurkezteko epea apirilaren 6tik 2021eko ekainaren 30era bitartekoa da"