null Zure negozio berrirako laguntza Bizkaiko Enpresentzako Gidan dago

Zure negozio berrirako laguntza Bizkaiko Enpresentzako Gidan dago

Enplegua eta ekintzailetza

Ekonomia Sustatzeko Sailaren ekintzailetzarako programa, zerbitzu eta funts guztiak gida honetan aurkituko dituzu

Enpresa bat sortzeko ideia on bat baduzu ere, negozio berri bati ekitea ez da batere erraza. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntza duzu, Bizkaiko Enpresentzako Gida berrian bere baliabideen katalogo zabala pertsona ekintzaileen eskura jartzen duena. Gida horretan, zure enpresa-abenturari ekiteko, zure enpresa berria sortzen laguntzeko eta hazi dadin lortzeko behar duzun guztia kontsulta dezakezu; besteen artean, honako programa hauek:

Ekintzaile izaten laguntzeko zerbitzu asko ere badituzu:

Eta dagoeneko enpresa bat martxan baduzu, zure negozioa hobetzeko Berrikuntzarako, Nazioartekotzerako eta Talenturako programak, funtsak eta zerbitzuak kontsulta ditzakezu, zure sektorea edozein dela ere eta zure enpresaren egoera zehatzaren arabera.

Kontsultatu Ekonomia Sustatzeko Sailak zure proiektuagatik egin dezakeen guztia Bizkaiko Enpresentzako Gidan, eta hasi zure enpresa berria antolatzen.

"Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango duzu zure negozioa garatzen hasteko"

Ba al dakizu…

...beka batzuen epea zabalik dagoela?

Irakurri gehiago