2020(e)ko martxoaren 04(a) 10:00

Aldundiak harrera egin dio Bizkaian akreditatutako kidego kontsularrari

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Kontsulen Kideagoari harrera urtero egitea.

Elena Unzueta, Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua eta Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea,  izan da gaur goizean Bizkaian akreditatuta dagoen kidego kontsularrari Foru Jauregian urtero egin ohi zaion harreraren buru. Ekitaldian Bilboko Merkataritza Ganberak ere parte hartu du.

Elena Unzuetak esan duenez Bizkaia nazioarteko agendan modu aktibo eta eraginkorrean kokatzea, enpresen nazioartekotzea indartzea, enpresa horien tamaina edozein dela ere, eta gure lurraldera talentua eta aberastasuna erakartzea Foru Aldundiaren ardatz estrategikoak dira. Zentzu horretan,   Unzuetak azpimarratu duenez, zuek osatzen duzuena bezalako kidego kontsularra,  askotarikoa eta  garrantzitsua,  izatea altxorra da Bizkaiarentzat. Bizkaiaren eta zuek ordezkatzen dituzuen herrialdeen arteko loturak indartzea funtsezko faktorea da eta, zalantzarik gabe, proposatutako helburuak lortzen lagunduko du.

Beste alde batetik, Jose Angel Corresek, Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak, eta Iñigo Gomezek, Letoniako kontsul eta Kontsulen Kidegoko Idazkari Nagusiak, hiru erakundeek duten harreman ona azpimarratu dute. Era berean inbertsioak lurraldera erakartzeko elkarlanerako esparru egonkorra mantentzera animatu dute.


Argazkiak