2020(e)ko maiatzaren 11(a) 09:00

#BizkaiaGara sareak Metro, Bizkaibus eta Bilbobuseko maskarak banatzen ari dira Bizkai osoko 62 gunetan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaia gara Boluntarioak

#BizkaiaGara boluntario-sareak Metro, Bizkaibus eta Bilbobus garraio-operadoreen maskarak banatuko dituzte aste honetan.

Metro Bilbaoren maskarak 40 geltokitan banatzen ari dira, eguneko une bitan: goizeko 7:30ean, eta arratsaldeko 13:30ean. Bizkaibusen maskarak lurraldeko 12 puntutan ematen ari dira, bi ordutegitan: goizeko 7:30etatik aurrera, eta 13:00etik aurrera. Bilbobusen maskarak Bizkaiko hiriburuko 10 puntutan banatzen ari dira, bi ordutegitan: goizeko 8:30etatik aurrera, eta 13:00etik aurrera.


Argazkiak


Bideoak