DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK DIRU-LAGUNTZAK

"3R GAZTEA" PROGRAMA

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/10/15

BALDINTZAK

  1. EHUn titulatua izatea, eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofiziala edo unibertsitateko berezko titulu hori azken hiru ikasturteetan eskuratua izatea (2022/23an, 2023/24an eta 2024/2025ean).
  2. Gehienez 30 urte izatea 2026an.
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
  4. Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (EHUren Enplegu Guneetan egin daiteke alta Lanbiden; aurrena hitzordua eskatzea beharrezkoa da) eta, egun, LANGABEZIAN egotea edo enplegu hobekuntzako egoeran.
  5. Dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako inolako debeku legalik ere (sexu bereizkeria egitearen ondorio diren zigorrak barne, Emakumeen eta Gizonen  Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera).

EDUKIA

Erabaki honen xedea da goian aipatutako programan parte hartzeko deialdiaren oinarriak arautzea, programa 2025/2026an garatzen denean EHUn aurreko hiru ikasturteetan titulatu diren eta 30 urte edo gutxiago dituzten 90 pertsona hautatzeko.

Parte hartzaileak langabezian edo enplegu hobekuntzako egoeran egon beharko dira baliatu ahal izateko lan orientazioko, lan aktibazioko eta lan bitartekaritzako neurriez beren enplegagarritasuna hobetzeari begira, lan-merkatuaren ziurgabetasuna, energia-krisiaren eta nazioarteko egoera geopolitikoaren ondorioz.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

EHU eta Bizkaiko Foru Aldundia

946 01 79 73 - 946 01 36 81

Bizkaiko Enplegu Gunea

enplegubizkaia@ehu.eus