DEIALDIAK

LEHIAKETAK

#INSTAONDAREA. ONDAREA GAZTE IKUSNAHIEN ESKUERAN

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/10/30

BALDINTZAK

16 eta 18 bitarteko gazteak

Batxilergoko ikaslea  edo  lanbide-heziketa gradu batekoa izatea

EDUKIA

Zure inguruko historia eta kultura ondarea interesatzen zaizkizu?
Urrian, Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, zure sormena eta originaltasuna jokoan jar ditzakezu. Nola?

#InstaOndarea lehiaketak horretarako aukera eskaintzen dizu. 

 Aukera ederra, gazteek ondarearen eta hezkuntzaren gaineko beren gogoko proiektu sortzaile bati ekin diezaioten!!

Urrian, udalerrietako Batxilergoko eta LHko 1. mailako ikasleok taldeka erronka batera aurkezteko aukera izango duzue: zuen inguruko ondarea “instagrameatu”, eta, horrela, eduki dinamikoa, benetakoa eta askotarikoa sortu. Profilik onena sortzeko elkarrekin norgehiagoka ari izango zarete eta edukiaren kalitatea, originaltasuna eta sare sozialaren bidez inpaktua jasan duten pertsonen kopurua neurtuko. Astero, coaching bat izango duzue, hots, gazte ekintzaile batzuek gidatuko zaituztete prozesu osoan, proiektuari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozuen. Talde irabazleak hauetako sarietako bat aukeratu ahal izango du: udako jaialdia + kanpina edo asteburuko bidaia Europako tokiren batera.

Ideia gogoko baduzu, eman izena eta atera barruan daramazun kazetaria!

Informazioa + QR eskaneatuz (kartelan)

DEIALDI-EGILEA

SOLID. Bilboko Gazte Ekintzaileak.

nerea@solidbilbao.com