Adi lana bilatzeko aholku hauei

Enplegua

Jakitun gara lana bilatzeko prozesua batere erraza ez dela: enpresek eskaintzen dituzten hautagaitzak ikertzea, zure gaitasunak eta indarguneak aztertzea, zure balioa erakusteko curriculuma prestatzea… Gainera, enpresen hautatzeko prozesuek bilakaera bat izan dute, aurrez aurreko elkarrizketez gain, online elkarrizketak agertu dira eta horrekin batera, talde-modalitatea gero eta ohikoagoa da sektore guztietan, eskatutako lanpostua edozein dela ere.

Prozesuan laguntzeko, hemen hainbat aholku dituzu:

  1. Denbora eman zure profila lantzen. Hainbeste enplegu-plataformaren artean, antzeko profilak dituzten pertsona asko daude. Funtsezkoa da zure balio erantsia bilatzea eta besteengandik zerk bereizten zaituen islatzea. Ez zaitez curriculum klasikoan bakarrik geratu, prestatu originalagoa den bat, gehitu zutaz hitz egiten duen laburpena eta parte hartu plataformetako komunitateetan zure interesei buruz argitaratuz. Horrela, interesa piztuko duzu eta enpresek nolakoa zaren jakin ahal izango dute.
  2. Egunean egon, baina ez larritu. Eskaintzak eta eskaeren egoera egunero aztertu, baina jarri muga. Mugikorrean enplegu-aplikazioak edukitzea arriskutsua da: ohikoa da aisialdian ere plataformak begiratzen egotea. Antolatu eta bereizi argi eta garbi zure aisialdiko uneak eta lana bilatzeko uneak. Minuturo dena aztertzen ari bazara, larritu besterik ez duzu egingo, eta, gainera, ez duzu oso irudi ona emango goizaldean eskaintzak bidaltzen badituzu.
  3. Handikiro pentsatu. Beharbada, inoiz bururatu zaizu hiritik kanpoko enpresaren batean lan egitea, baina etxez aldatzeko ideiak atzera bota zaitu. Orain, telelanari esker, urrun bizitzea ez da oztopo. Pentsatu zure etorkizunean eta ausartu! Gaur egun, eskuragarri duzun aukera-sorta askoz ere handiagoa da.
  4. Zaindu Interneten uzten duzun arrastoa. InfoJobs-en arabera, 10 enpresetatik 6 hautagaien sare sozialak begiratzen dituzte. Argazkiek, iruzkinek edo beste edozein argitalpenek oso irudi txarra eman dezakete, baita duela urte batzuetakoak badira ere. Normala da zure bizitza pertsonala lanetik kanpo egotea, baina zure aztarna digitalak zure marka pertsonala ere definitzen du. Ordu batzuk eman kontuak aztertzen eta zure edukia egokia den begiratzen. Hala ez bada, sareetan zure profilen pribatutasuna handitzeko aukera duzu beti.
  5. Elkarrizketarako prestatu. Lehen itxura on bat sortzea funtsezkoa da. Elkarrizketa presentzialetako alderdi batzuei arreta gehiago jarri beharko diezu, hala nola puntualtasuna, arropa egokiarekin aurkeztea edo esertzean jarrera ona izatea. Behin elkarrizketan, ez gehiegi hitz egin, saia zaitez hitz egiten beharrezkoa denean eta lasai egon, urduritasuna erakuts dezaketen keinu errepikakorrak saihestuz. Azkenik, irribarre egin! Lanpostuak motibatzen zaituela erakutsi!

Kontuan izan faseren bat online izanez gero, prestatzeko modua ez dela izango aurrez aurreko elkarrizketa bezalakoa. Honen zailtasunak elkarrizketa pertsonalaren aurrean? Online zailagoa da ezagutzen ez duzun pertsona batekin konexioa izatea. Horregatik, hari aurre egiten diozunean, izan beti naturala eta saiatu lasai egoten. Gogoan izan komunikatzea zailagoa dela, beraz, astiroago hitz egin eta lagundu zure gorputz-adierazpenaz. Eta, jakina, zure etxea kameratik ikusten bada, ziurtatu ordenatuta dagoela. Zure inguruko giroak asko islatzen du zure nortasunari buruz.

Talde-elkarrizketak gero eta ohikoagoak direnez, kontuan hartu alderdi ezberdinak: talde-lana bilatu eta adibidearekin lan egin; taldean kohesioa mantendu eta erakutsi eragozpenei nola egiten diezun aurre, horrela, zelan moldatzen zaren ikusiko dute.

"Lana bilatzeko prozesua ez da erraza, eta gauza asko hartu behar dira kontuan"