DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

2024ko ekitaldian euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/02/12

BALDINTZAK

Dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko asmoa duten Bizkaiko Lurralde Historiko irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoak izan daitezke foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, baldin eta onuradun ez izateko 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ere ez badaude, eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Sozietatearen egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
  2. Dagokien Erregistroan izena emanda egotea.
  3. Aurrekontu araztu osoaren gutxieneko autofinantzaketa, eskatutako dirulaguntzak xedetzat duen programa edo proiektuari dagokionez:
    1. Merkaturatzeko asmoz egiten diren ekoizkinak gauzatzeko proiektuak direnean: %45.
    2. Gainerako proiektuetan: %35.

EDUKIA

Foru-dekretu honen arabera, dirulaguntza jaso dezakete Bizkaiko Lurralde Historikoan burutu beharreko proiektu eta jarduera hauek:

  1. Eremu ez-formaletan euskararen erabilera sustatu eta finkatzeko ekimenak edo ekintza-egitarauak, batez ere umeentzat eta gazteentzat astialdian, eduki digitalekin lotuta (gazteak ikus-entzunezko eduki digital sortzaile bihurtzeko xedearekin) edo kirolarekin lotuta, egiten direnak, baita jarduera horiek gauzatzeko materialen sorrera ere.
  2. Lan-munduan euskararen erabilera sustatu eta finkatzeko ekimenak edo ekintza-egitarauak.
  3. Etorkinei euskara hurbiltzeko aukera ematen duten programak, baita etorkinen euskara-gaitasuna lantzeko programak ere.
  4. Beste programa edo proiektu batzuk: euskararen familia barruko transmisioa sendotzeko direnak; gizarte-harremanetan euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko egiten direnak; irakurtzeko ohitura sustatzeko programak; begiraleen hizkuntza-prestakuntza lantzekoak; materiala sortzekoak; tokian tokiko aldizkako argitalpenak sortzekoak; euskararekin, euskararen historiarekin edo hainbat eremutan euskararen garapenean protagonista izan diren pertsonaiekin zerikusia duten ospakizunak, eta abar.
  5. Tokian tokiko euskararen ondarea jaso, zaindu eta berreskuratu nahi duten egitarauak, ondare hori gizartearen barruan erabili ahal izateko (kantuak, bertsoak, euskalkiak etab.). Egitarauok aintzat hartzeko, nahitaezkoa izango da, horiek guztiek Euskaltzaindiaren edo Labayru Ikastegiaren aldeko txostena izatea, eta eskatzaileek eurek ekarri beharko dute.

Dirulaguntzaren eskabidean aurkeztutako proiektuak 2024ko ekitaldiaren barruan burutu beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15ean hasiko da eta 2024ko otsailaren 12ko 13:30ean amaituko da.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 ( 48009 Bilbo)